Espetxean jarraituko duen amagandik bereizi dute Izadi, hiru urte bete dituen egunean

  • Motxiladun haurra izango da Izadi, Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen alaba. Igandean bete ditu hiru urte, eta legeak hala dioenez, Aranjuezeko espetxetik atera dute urtemuga egunean, amagandik banatuta. Aitarekin elkartu da, Gutierrez ostiralean aske utzi baitzuten, hirugarren graduan. Algortan manifestazio jendetsua egin dute Izadiren egoera salatzeko.

Manifestazio jendetsua egin dute igandean Algortan, Izadi gurasoekin egon dadin eskatzeko. / Argazkia: EH Bildu Getxo.

2022ko urtarrilaren 24an - 10:52
Azken eguneraketa: 11:57
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Izadik hiru urte bete ditu urtarrilaren 23an, eta Madrilgo Aranjuez espetxetik atera dute, haren ama Maria Lizarraga Burlatako euskal presoagandik urrunduta. Algortan biziko da aurrerantzean, Iñigo Gutierrez aitarekin; izan ere, ostiralean aske utzi zuten Gutierrez euskal presoa, hirugarren graduan, eta Izadirekin elkartu ahal izan du. ‘Izadi gurasoekin etxera’ plataformatik gogorarazi dutenez, espero dute datozen egunetan Lizarraga Zaballako espetxera gerturatzea, abenduan Espainiako Espetxe Erakundeek iragarri bezala. Halere, salatu dute Izadik hilabetean ordu batzuez soilik egon ahalko duela amarekin, eta motxiladun haur bilakatu dutela.

Izadiren egoera salatzeko manifestazio jendetsua egin dute Algortan, igandean. 'Izadi Gurasoekin Etxera' plataformak antolatutako kalejira eta ekitaldia bideo honetan bildu ditu Getxoko EH Bilduk:


Eguneraketa berriak daude