'Motxiladun haurren' sufrimendua grafikotan azalduta

  • Motxiladun haurren testigantzak eta datuak grafikoki agertu ditu Exprai artista nafarrak ‘Motxila etorkizunez bete’ erakusketan.


2018ko uztailaren 05an - 11:49
Argazkia: naiz.eus

Egun, 104 haur dira motxiladunak: 83k aita dute espetxean, zortzik ama eta bederatzik aita eta ama. Lau haur dira espetxean jaioak.

Dispertsioaren esklabo

Euskal Presoen haur guztiak dira dispertsioaren menpeko, bidaia luzeak egin behar dituztelako gurasoak ikusteko.

Honakoa da egin behar duten kilometro kopurua:

- 45ek 800 kilometro

-17ek 400 kilometro

-35ek 1100 kilometro

Denbora etsai

19 urtez aita preso duen ume batek, 6.939 egunetik soilik 15 igaro ditu bere alboan, bisiten ordu kopurua 360koa baita.

Euskal Gatazka

Umeen %41 dira ETAren jardun armatua ezagutu ez dutenak

 

>> Informazio gehiago: Naiz.eus

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: motxiladun haurrak
2022-01-24 | Leire Artola Arin
Espetxean jarraituko duen amagandik bereizi dute Izadi, hiru urte bete dituen egunean

Motxiladun haurra izango da Izadi, Maria Lizarraga eta Iñigo Gutierrez euskal presoen alaba. Igandean bete ditu hiru urte, eta legeak hala dioenez, Aranjuezeko espetxetik atera dute urtemuga egunean, amagandik banatuta. Aitarekin elkartu da, Gutierrez ostiralean aske utzi... [+]


2022-01-21 | Hiruka .eus
Izadik gurasoekin egon beharko lukeela aldarrikatzeko protesta egingo dute igandean

Domekan, hilaren 23an, Iñigo Gutierrez (Algorta) eta Maria Lizarraga (Burlata) presoen alaba den Izadik hiru urte beteko ditu eta, ondorioz, gurasoengandik banatzera behartuko dute. Hori salatzeko, Izadi Gurasoekin Etxera ekimenak manifestazioa egingo du Algortan, Txiki... [+]


2021-03-22 | ARGIA
22 urte geroago ez da aldatu 'haur motxiladunen' egoera

Martxoaren 20an ekitaldi bateratua antolatu zuten Bilbon Irati Gurasoekin Euskal Herrira ekimenak eta Sarek. Umeek haien guraso presoekin Euskal Herrian egoteko aukera izan dezaten aldarrikatu dute.


2021-03-08 | ARGIA
3 urte bete dituen Irati espetxetik atera eta bere gurasoengandik banandu dute

Madrilen preso dauden Bea Etxebarria eta Iñigo Zapirain euskal preso politikoen alaba da Irati. Iratiren gurasoak Euskal Herriko espetxeetara ekartzea eskatu du Sarek.


2021-02-08 | Ixone Arana
Irati haurra gurasoekin uzteko eskatu dute Bilbon

Jira eta Bira Irati gurasoekin Euskal Herrira kalejira burutu da larunbat honetan Bilbon, Arriaga Plazatik Areatzara. Zaballako espetxean familientzako modulu misto bat edo zaintzapeko pisu bat prestatzea eskatu da, Irati haurrak bere gurasoekin bizitzeko aukera izan dezan.


Eguneraketa berriak daude