Espetxe madarikatuak


2023ko azaroaren 26an - 08:09
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal gizartea, poliki-poliki bada ere –handik eta hemendik entzuten denari sinesgarritasun gutxi emanez–, dagoena ikusiz eta datorrena sumatuz, egoeraren larritasunez jabetzen hasia da, baina ez bere osotasunean. Beharbada horregatik, egoera bitxia ari da sortzen, eztabaida politikoak jendartean alor guztiak bustitzen dituen bitartean, betikoak –sasi-botere amarauna– eraikitzen ari dira, eta lanabes egokiekin aurre egin nahi zaionerako berandu, beranduegi izan daiteke.

Eskuin muturreko demokrata frankista zitalez ari naiz. Eta ez nago soil-soilik Madrilera begira. Hemen egindako saiakera nabaria da, eta, itxurazko txukunketak egin bazaizkio ere, ukaezina da bere izaeraren jatorria.

Edozein tirania instituzional baino fin eta eragingarriagoak azaltzen dira, ez baitute estatu kolperik ez gerra zibilik behar inposatzeko. Aitzitik, normaltasun demokratikoaren itxura jartzen dute indarrean, eta, demokrazia urruntzen doan neurrian, indartzen dira muturreko frankista berriak.

Azken berrogeita hamar urte hauetan gauza asko igaro dira herri honetan, asko, eta euskal gazteriari horretaz solastatu nahi diot.

Ni urte mordo batez fraide artean lehenik eta beste bost edo sei handik at ikasten ibilitakoa izanik, nire kuadrillan neska gutxi ikusten genituen oporretan; egia esateko, bakarrik ere ez. Baina fraideen itzaletik aldendu nintzenean bai, orduan bai.

Baina, garai haietan beste gauza berri asko ezagutu genituen, tartean askoren larrialdiak ere bai. Errepide bazterretan jarritako zezen beltzetatik ikurrinak zintzilik ikusten ziren. Baita, ikurrina bera, jausgailuz hegan Donostiako danborrada egunean Konstituzio plazan. Baita Atotxako futbol zelaian sartzeko bazkide txartelarekin ikurrina eramateagatik, atxiloketak ere, beti bazegoen zerbait.

Egun nahasi samarrak ziren. Ustekabean, kuadrillako neska aski jator bat, atxilotu eta torturatu ondoren, espetxera eraman zuten. Ziotenez, ETAko bati laguntza eskaintzeagatik.

Urte pila bat espetxe barruan pasa ondoren, libre utzi zuten, baina bere egoera asko larritu zen. Urte latzak hurrengoak, etxean egoten zen, diru sarrerarik gabe bizitzen ikasi zuen. Espetxean egon izanaren mesedeak. Betiere susmagarria zen, auskalo zergatik bota zuten lanetik. Eta lagun batzuk beldur ziren laguntzeko.

Denbora honetan egiazko miseria ezagutu zuen. Beti beldurrez, Poliziak maiz egiten zion bisita etxera.

Urteak pasa eta ez nuen lagunaren berririk. Eskola garaiko lagun baten elizkizunak tarte, ikusi nuen. Esan zidanez, berriro ere ikastetxeko langilea zen, bere bizitza egiten zuen, eta herritik kanpora bizitzera joateko asmotan zebilen.

Bere bizitza gogorra kontatu zidan. Nola hasi zen han-hemenka lan txikiak egiten. Baita etxean ikasle bakarren batzuk zituela eta, horri esker, aurrerapausoak ematen.

Ez zioten egin egiteko zeukan epaiketa eta pozik zegoen. Berriz herritar normal bat zen, ez susmagarria, eta bizi egin nahi zuen. Bizi. Espetxea eta urte beltz haiek ahaztu

Ez zioten egin egiteko zeukan epaiketa eta pozik zegoen. Berriz herritar normal bat zen, ez susmagarria, eta bizi egin nahi zuen. Bizi. Espetxea eta urte beltz haiek ahaztu.

Estatuaren guzti ahalmenaren morroi. Beldurrak, miseriak, bakardadeak. Lan pixka bat erregutzen atez ate eskale ibili beharrak. Hau da, apaldu, hautsi, eta barrutik hustu egin zuten neskaren historia.

Idealik gabe, adiskide gabe, normaltasun anonimoaren espazio txiki batean errefuxiatu behar izan zuen neskaren historia. Horrela bizitzea oso gogorra da.

Nik ez dut adiskidea epaituko. Nire ondoan, abertzale ezagutu nuen. Bere aita –nirea bezala– Francoren aurkako erresistentziatik preso eta espetxeratu izan zen. Nire adiskidea ez zen damutua, ez jauna. Kemenez eta ideiaz beteta ezagutu nuen. Benetan sinesten zuen askatasunean.

Pena ematen zidan, nola kontatzen zidan –agian ulermen pixka bat erregutuz– bere miseria. Ezer barkatu gabe kontatu zidan noraino makurtu eta hondoratu zuten. Nola, bere ahuldadeaz baliatuz, ezagun zituen torturatzaileekin kolaboratzera behartu zuten. Malkoak begietan zioen egin behar izan zuen guztia berriro pertsona izateko.

Nahiko zalantzagarria bada ere, diktadura batzuk demokraziaren antzeko zerbait bihurtzen dira, nahiz orain espainiar asko lehengo egoerara itzuli nahian urratsak egiten ari.

Herriaren etorkizuna aske erabakitzeko daramagun borroka luzeak gogortu, zaildu egin du euskal gizartea, baina ez bere osotasunean, horregatik –nire laguna– ilusioz beterik ibili ondoren hainbat urte, etsi eta jota utzi zuten. Oso nekatua, abaildua, garaitua.

Nire lagunak aski ongi zekien arazoak ez zirela bukatu. Gizarte sozial berri baten beharra zegoela jakin bai, bazekien, baina bizi egin nahi zuen. Eta bere garaian borrokatzen zuen estatuaren barruan, ustezko bake berriaren epelean, bere bizitza berria egin nahi zuen.

Nire adiskide jatorrak gorriak eta beltzak pasa zituen, eta bizi nahi zuen.

Nire lagunak ez zuen ongietorririk ezagutu. Hau etsi egin zuen neska baten historia da. Bere beldurrarekin xantaia egin zioten historia da. Baina zoritxarrez historia ez da nire lagunarekin amaitzen. Egia da, bai, nire lagunak bere burua makurtu zuen, bale, baina etsi beharrean eutsi egin dutenei zer eskaintzen diegu?

Tarteka etortzen zait burura eta irudikatzen dut gure auzoko kai politaren barne –garai batean– Pantxika zenaren aurretik pasatzen, bere bake pertsonala egin nahi zuen neska. Torturatzaileen estatuarekin adostu beharrean, bere izana eta izaera eskaini zituena.

Ez dut aspaldian ikusi, ez dakit non dabilen, baina gu bai, gu hemen gabiltza.

Nire laguna ez da bakarra, asko dira horrela ibilitakoak. Gaur bertan eta aspaldidanik, zenbat preso ditugu –etxean behar zutenak– berriro espetxean sartu dituztenak?

Lan asko dugu egiteke; karriketan oihukatzea ongi dago, bai, baina ez da aski.

Josu Iraeta, idazlea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


2025-09-25 | Markel Elortza
Herriak bakarrik salba dezake herria

Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


Eguneraketa berriak daude