Kalean da galizierazko egunkaria: Nòs Diario

  • Egun handia Galizian: kioskoetan da Nòs Diario egunkaria. Bi urte igaro dira berripapera sortzeko proiektua iragarri zutela, eta 3.000 harpidedun lortu dituztenean, urte berriarekin batera, kalera atera dira. Egunkariaren lehen azaleko titular nagusia: Datuek hankaz gora bota dute Xuntaren hamar urteko politika demografikoa.

Egunkaria kalean da.

2020ko urtarrilaren 2an - 09:17
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Kazetari izateak gizartearekin konpromitzea eskatzen du, zentsurarik, autozentsurarik, presiorik eta bezerokeriarik gabe. Horri uko egiten dionak kazetari izateari uzten dio eta diktaketa-peko idazle edo harreman publikoetarako norbait bilakatzen da. Nòs Diariok prentsa aske eta ustelezina izan nahi du", adierazi dute Nòs Diario: Errealitate bilakatu den ametsa albistean.

Urteko 365 egunetan eguneratu nahi dute www.nosdiario.gal webgunea eta asteartetik larunbatera argitaratuko dute paperezko egunkaria. 32 orrialdekoa izango da hasiera batean eta ondorengo ataletan sailkatuko dute informazioa: Galizia, Ekonomia eta Lana, Nazioartea, Iritzia, Kultura eta Agenda. Larunbatetan, Sermos Galiza izeneko gehigarria eramango du, 2012an sortutako astekariaren eta egunkari honen ernamuina izan den proiektuaren izena da.

"Galiziako agenda mediatikoan ez dauden gaiak ekarriko ditugu informazioaren lehen planora –diote–. Galiziako kultura, lana, feminismoak, hizkuntza, diaspora, eskubide zibilak, historia, memoria, ekologismoa... Pentsamendu irekia, egungoa eta inplikatua duen publikoari interesatzen zaion guztia, gizartea hobetzeko ideiak ohiko prentsan islatu gabe ikusten dituenarentzat".

Galizia osoko 2.400 saltokitan salduko dute egunkaria 1.50 euroko prezioan, eta larunbatetan 3 euro balioko ditu. Hainbat harpidetza aukera eskaintzen dituzte.


Galiziera kanalean gehiago
2024ko urriaren 18
Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

2024ko maiatzaren 15
Hizkuntza gutxiagotuetako hiztunen begiradatik
Euskararen konplizeak Gasteizen

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...