Espainiako Hezkuntza Ministerioak ezarriko ditu errebalidako ikasgai eta ebaluazio irizpideak

  • Errebalidaren nondik norakoak azaltzen dituen dekretu zirriborroa argitaratu du Espainiako Hezkuntza Ministerioak. Azaroaren 8an bilduko dira bertako ordezkari eta teknikariak probaren ezaugarri eta edukiak zehazteko.


2016ko azaroaren 8an - 12:39
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Argitaratutako dekretu zirriborroaren arabera, Madrilen erabakiko da zein ikasgairi buruzko azterketak egin behar diren, eta bloke bakoitzak zenbat puntu jasoko duen. Horrez gain, Batxilergoko probaren %80 Madrilen ezarritako ebaluazio irizpideen araberakoa izango da, eta DBHko errebalidaren %70. Hortaz, azterketaren data eta galderak erabakitzea besterik ez da geldituko autonomia erkidegoen esku.

Selektibitatearen ordez ezarriko da errebalida, baina ez dira guztiz berdinak izango. Selektibitateak Batxilergoko bigarren mailako ikasgai eta edukiak ebaluatzen ditu. Errebalidan, aldiz, Batxilergoko bi ikasturteetan ikasitakoaren inguruan galdetuko zaie ikasleei. Horrez gain, unibertsitatera joango ez direnek ez dute izango zertan egin.

Azken notari dagokionez, %60 Batxilergoko bi urteetan zehar lortutako puntuazioak ezarriko du, eta errebalidak gainerakoa. DBHko errebalidaren kasuan, aldiz, %30eko balioa izango du probak, eta %70ekoa lau urteko espedienteak.  

Azaroaren 8an bilduko dira Hezkuntza Ministerioko teknikari eta ordezkariak, errebalidaren inguruko diseinu, ezaugarri eta edukiak guztiz zehazteko. Gobernuak azaroaren 30a baino lehen jarri nahi du indarrean dekretua.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!