Donostiako Epaitegiak eginbideak ireki ditu ikertzeko Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka agertutako kartelak

  • Donostiako Instrukzioko 1. Epaitegiak eginbideak ireki ditu, Abokatu Kristauen talde ultrakatolikoak eskatu ondoren ikertzeko  Donostiako markesinetan agertu ziren kartelengatik egileek delituren bat egin ote duten.


2023ko martxoaren 21ean - 12:42
Donostiako Askabide klinikatik gertu azaldutako kartela.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Otsailaren 23an Espainiako Gotzainen Batzarrari kritika egin zioten kartelak agertu ziren Donostia. Fetu baten irudia zuten eta honako testu hau irakurri zitekeen: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik bost edo sei urtetara?".

Abokatu Kristauek martxoaren 8an kartelak ikertzeko eskatu zioten Donostiako Instrukzio Epaitegiari. Gero, epaitegiak auto bat eman zuen martxoaren 16an, eta aurretiazko eginbideak irekitzea erabaki zuen. Salaketa Ertzaintzari bidali zion, gertakariak iker ditzan eta “kanpaina honen ardura duten pertsona fisiko eta juridikoak zehaztu ditzan”, Naizek informatu duenez.

Abokatu Kristauen elkarteak uste du kartelaren arduradunak gorroto delitu baten, sentimendu erlijiosoen aurkako delitu baten eta egoera zibila usurpatzeko hirugarren baten erantzule direla.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!