Espainiako Gobernuak autonomo faltsuen kontratua aldaraziko duen legea onartu du eta abuztuan sartuko da indarrean. Sindikatuen ustez, legea ez da nahikoa langileen prekarietate egoera konpontzeko eta enpresei mesede egiten jarraitzen duela adierazi dute.
Espainiako Gobernuak Glovo, Deliveroo eta beste plataforma batzuetako autonomoak soldatapeko bihurtzea ahalbidetzen duen Rider-en legea onartu du. Legea abuztuan sartuko da indarrean eta autonomo faltsu izatetik hirugarren batentzat lanean ari direnen kontratuak lortzeko aukera izango dute.
Banatzaile ugari aritu dira salaketa kolektiboak egiten. Pasa den astean Bilboko Gizarte arloko auzitegi batek Glovoko 285 langileren aldeko epaia eman zuen eta Glovorekiko lan-harremana aitortu zaie. Nafarroan ere beste salaketa baten prozedura aurrera doa eta bi salaketek eskaera bera egin dute: autonomoak izan ordez, beste batentzat lan egiteko kontratua izatea.
LAB sindikatuarentzat Bilboko langileen lan-harremanaren aitortza mugarri bat da eta rider-en legea lagungarria izango dela adierazi dute. Hala ere, ostalaritzako lan hitzarmenaren barruan egon daitezela nahi dute, legeak ez baitu zehazten zein sektoretako langileak izan beharko luketen. Gainera, autonomo faltsuen auzia konpontzeko “motz” geratzen dela uste dute, ez baititu jasotzen beste sektore batzuetako langileen egoera prekarioak eta banatzaileen arlora mugatzen baita.
RidersxDerechos banatzaileen sindikatuak negoziazioetan parte hartu du eta urteak daramatza autonomo faltsuen prekarietate egoera salatzen. Komunikatu baten bidez adierazi dutenez, ez daude ados legearekin: "Ez da nahikoa". Haien eskakizunen ildotik doan arren, enpresei mesede egiten jarraitzen baitu. Patronalei legea aplikatzen hasteko lau hilabeteko epea eman izana "onartezina" da erakundearentzat: "Gure lan-eskubideak ezin dira egun bat gehiagoz urratu". Gainera, egoera prekarioetan lan egiten duten beste sektoreak kanpo uzten dituela gogorarazi dute. “Ateak zabalik uzten ditu beste kolektibo askoren uberizaziorako, eta horrek eskubideen galera orokorra ekarriko du”. Paperik gabeko migratzaileak ere kontuan hartzen ez dituztela gaineratu dute.
Legeak ez du enpresak zigortzeko neurririk jasotzen eta ez da behatoki fiskalizatzailerik sortu. Sindikatuaren ustez, behatoki horrek ez luke patronalaren parte hartzerik izan behar, “ezinbestekoa baita langileen lan-eskubideak eta lan-baldintza duinak errespetatzen direla zaintzeko”.
🔴 COMUNICADO
Después de casi 1 año de negociación parece que hoy sale la mal llamada "ley rider".
Nuestro resumen es que es un paso insuficiente y tenemos poco que celebrar.
Seguiremos luchando para que se respeten los derechos de la clase trabajadora.https://t.co/nvduXABM08 pic.twitter.com/bU18i1yH6w
— Riders x Derechos (@ridersxderechos) May 11, 2021
Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.
Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]
Ikerketa urtarrilean abiatu zuen Ertzaintzak, biktimetako batek Gizarte Segurantzan laguntza eskatu ostean. Nahiz eta egunero hamar ordu baino gehiagoz lan egin "ez zuen nahikoa baliabiderik, ezta jateko ere". Ondorioz, zuntz optikoa instalatzen zuen enpresa bateko burua... [+]
ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Elkarretaratzea egin zuten ostegunean eta atzorako greba eguna deitu zuten lantokian: 13:15etatik... [+]
Institutuko giza baliabideak hobetzeko eskatu dute irakasleek, ikasleei kalitatezko arreta eman ahal izateko. Kartelekin eta pankartekin itxaron diete irakasleek lehendakariari. Jaurlaritzako ordezkariek ikastetxeko zuzendaritzari esan diote ez zutela "horrelakorik... [+]
Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.
Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.
CCOOk egindako azterketa batek agerian utzi du hezkuntzan, industrian, ostalaritzan eta merkataritzan ordu estren kopurua nabarmen altua dela, eta enpresek urteko 3.254 milioi euro bereganatzen dituztela ordaindu gabeko ordu gehigarriengatik.
Sumarrek PSOEri ezarritako marra gorrietako bat horixe zen, lanaldia jaistea. Hala ere, laguntzak ematea ez zen hasierako asmoetan sartzen.
LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, dagoeneko 36 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.
2019ean, Gorlizko emakume udaltzaingo batek tratu iraingarria eta sexu izaerako jokabide desegoki larriak sufritu zituela salatu zuen bere kidea zen gizonezko batengatik, eta, horren ondorioz, 2021an baja eskatu zuen. Orain, Bilboko Lan Arloko 2 zenbakiko epaitegiak ebatzi du... [+]
Irakaslea zara eta lanordutan nahiz lanorduz kanpo, berehala erantzun beharreko mezuz josten zaituzte ikasleek, haien gurasoek, ikastetxeko zuzendaritzak, lankideek? Deskonexio digitalaren beharraz gogoetatu dugu, Aitor Idigoras irakaslearekin: "Ateak ixten eta mugak... [+]