Espainiako Gobernuak Alemaniako diputatu bat zelatatu du Kataluniako auzia dela eta

  • Bundestageko diputatu Andrej Hunko “ekitzaile erradikal” izendatu du Espainiako enbaxadoreak korreo batean. Diputatuak gutuna igorri dio enbaxadari, zelatzeari utz diezaiotela exijituz.


2019ko uztailaren 22an - 09:55
Andrej Hunko, diputatua Bundestagean Die Linkeren ordezkari bezala.

Azken asteetan jakin da Generalitateak Berlinen, Ginebran eta Londresen dituen kanpo ordezkaritzak zelatatu dituela Espainiako Gobernuak, horien itxiera judiziala justifikatuko luketen txosten polizialak osatu asmoz. Orain jakin da zelatatzea harago joan dela. Alemaniako Telepolis hedabideak argitaratu eta Públicok jaso duenaren arabera, Espainiako Gobernuak Alemaniako zenbait politikari eta ekintzaile zelatatu ditu, tartean Berlineko Kataluniako Errepublikaren Aldeko Komitearen (CDR) ekimenak.

Andrej Hunko Die Linke alderdiko ordezkaria da Alemaniako Bundestagean. Mozio bat sustatu zuen legebiltzar horretan, Kataluniako auziaz eztabaidatzea bilatzen zuena. Espainiako Estatuak Berlinen duen enbaxadoarearen posta elektroniko batean Hunko eta bere jarduerak aipatu ditu. Enbaxadoreak “ekintzaile erradikal” izendatu du politikari alemaniarra. Ez da Espainiako Gobernuak Hunko zelatatzen duen lehendabiziko aldia. 2011n ezker abertzalearen ordezkari batekin bildu zen politikari alemaniarra, eta jarraipenak izan zituen. Hunkok azalpenak eskatu zizkion orduko enbaxadore Rafael Dezcallar-i, eta honek horrelakorik ez zela errepikatuko agindu zion, Hunkoren esanetan.

Azalpen eske

Hunkok berriz ere idatzi du Espainiako enbaxadara. "Berlingo Espainiako enbaxadoreari gutuna bidali diot. Gertatuaren inguran nire kezka azaldu, eta zelatatzea bertan behera uzteko exijitu diot”, adierazi dio Público egunkariari. Horrez gain, Alemaniako Gobernuari galdera zuzendu dio Die Linkeko ordezkariak: "Gobernuari exijituko diogu atzerriko espioitza honi amaiera jartzeko".

Ematen du Alemaniakoa ez dela kasu isolatua. Carmela Negrete kazetariak Junge welt aldizkarian idatzitako artikuluaren arabera, Suitza eta Britainia Handiko politikariei ere egin dizkiete "jarraipenak". Adibidez, Galesko Plaid Cymru alderdiko Hywell Williams diputatuari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrialde katalanak
PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


Katalana arriskuan Valentzian: hizkuntza-eredua aldatu nahi dute ikastetxeetan

Sindikatuek eta hizkuntzaren aldeko erakundeek "atzerakoia eta diskriminatzailea" dela esan dute eta mobilizazioak iragarri dituzte. Sakon landu dute gaia La Directan.


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Eguneraketa berriak daude