Espainiako Gobernu berriak 12.000 milioiko murrizketak egin beharko ditu

  • Kataluniak independentziarantz hasitako bidea den arren Espainiako politikagintza egunotan gehien baldintzatzen duen gaia, espainiarrak laster ohartuko dira eguneroko beren bizimoduak gainean daukan arrisku larriagoaz: Europatik Troika bultzaka dator Madrilen ahalik eta lasterren gobernu berria osatu eta 2016ko aurrekontuetan 12.000 milioi euroko murrizketak sar ditzan. 


2016ko urtarrilaren 11n - 09:43
Jeroen Dijsselbloem Eurotaldeko lehendakaria bilkura batean zintzarriz ordena jartzen (argazkia: Reuters).

Jeroen Dijsselbloem eurotaldeko buruak argi eta garbi adierazi du: "Espainiaren aurrekontuak arauak urratzen ditu. Europako Batzordea garbiki mintzatu da horretaz. Gobernu berria murrizketa handiagoak sartzera behartuta dago". Gaur Espainiako hedabide nagusiek 9.000 milioi eurotan zehaztu dituzte Moncloako agintari berriak egin beharko dituen murrizketak. Aldiz, Jose Moises Martin Carretero ekonomialariak dioenez –España: Bruselas prepara la factura del rescate bancario– herritarrek nagusiki zerbitzu sozialetan nozituko duten guraizekada 12.000 milioi eurokoa izanen da.

PPren gobernuari –eta honetan ados datoz kronika guztiak– Europako agintariek azken urteotan baimendu diote halako patxada batekin jokatzea fiskalitatearen defizitean eta berregituratze neurrietan. Martin Carreteroren kalkuluetan, esaterako, Espainiak bere defizita gutxitu ez baina 300.000 milioitan handitu du Mariano Rajoyrekin. Baina Grezian Syrizari gupidarik gabe inposatu dizkioten moduan mozketak, Madrilen laster gobernua bere gain hartuko duenari ere abisatu diote aurretik ezarritako baldintzak betetzeko azken epea gainean daukala.

Hiru ataletan zaintzen dio Europak Espainiari ortodoxia ekonomikoaren betetzea: 2012an erreskatatutako bankuen egoera normalizatu beharra, desoreka makroekonomikoak eta gehiegizko defizit publikoa Europaren Egonkortartasunerako Europako Itunari egokitzea.

Gobernagarritasun zaila... eta Txinara begira

Horiek betetzeko epe eta baldintzetan Troikako aginteek eskuzabal jokatu dute Rajoyrekin, honek joan den abenduko hauteskundeak irabazitakoan 2016an ezarriko zituelakoan herritarrak haserraraziko dituzten neurriok. Baina hauteskundeek uste baino panorama konplikatuagoan utzi dute Espainiaren gobernagarritasuna eta, bestetik, aurreikuspen ekonomikoak aurrez aitortutakoa baino gehiago ari dira zailtzen. Urrutirago joan gabe, Txinako burtsen urte hasierako lurrikara berriak asko garestitu ditu Espainiak 2012an erreskatutako bankuen fakturak.

Katalunia? Egia da negoziatzeko kultura konplexua odolean daramaten katalanek azken minutuan Mas apartatu eta Carles Puigdemont president izendaturik Madrilgo indar harremanak berriro hankaz gora jarri dituela. Baina hori horrela izanik ere... Moncloan gobernu berria osatzeko baldintza ezinbestekoa 12.000 milioi euroko murrizketak onartzea dela jakinda, gobernu berria osatzeko negoziaketetan ezusteko gehiago ikusteko gaude.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Eguneraketa berriak daude