Espainiako Erregea, xake matetik gertu?

  • Espainiako Erregearen irudi publikoa asko kaltetu da 2012. urtean. El Mundo egunkariak atzo argitaratu eta gaur Eldiario.es atariak aipatzen duen inkesta batek dioenez, Espainiako Estatuko herritarren %50,1ek uste du Juan Carlos Borboikoaren erregetza ona dela; iazko urtarrilean %75etik gora zegoen portzentaje hori.


2013ko urtarrilaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
2012an asko okertu da Espainiako monarkiaren irudia.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Monarka espainiarraren zereginari buruzko iritzia okertzeko motiboen artean, bi eskandalu: Botswanan elefante ehizan aritu izana, diru publikoa erabiliz; eta bere suhiak, Iñaki Urdangarinek Nóos ustelkeria kasuan izan duen inplikazioa.

Inkestaren emaitzei erreparatuta, PPko boto-emaile gehienek nahi dute Juan Carlos Borboikoa errege izaten jarraitzea. Gainontzeko alderdiei bozka eman zietenen gehiengoak berriz, Espainiako Erregeak karguan ez duela jarraitu behar uste dute.

Espainiako Estatuko gazteen iritziak pisu nabarmena dauka monarkiari buruzko iritziak okerrera egite horretan: 18 urtetik 29ra bitarteko inkestatuen %60 ez dago erregetza sistemaren alde.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025-07-02
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude