ETAren presioz joan zirenek EAEn bozkatu ahal izateko ahalegina egiten ari da PP

  • PP legean aldaketak egitea aztertzen ari da, ETAren presioa dela eta EAEtik alde egin dutenek hurrengo hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea izan dezaten, Jorge Fernández Díaz Barne ministroak atzo kazetariei jakinarazi zienaren arabera. Barne ministroaren hitzetan, "zentzuzkoa" da ETAren mehatxupean alde egin behar izan dutenek bizi diren lekuetatik  hauteskundeetan bozkatu ahal izatea.


2012ko maiatzaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Jorge Fernandez Diaz.

Barne ministroak ekainaren 7an egingo duten batzarrean gaiaren inguruko bideorria zehaztuko dutela jakinarazi zuen atzo El Mundo egunkarian egindako elkarrizketan (soilik paperezko edizioan irakur daiteke). Gobernuak "zentzuzkoa" dena "legala" izan dadin ahaleginak egingo dituela esan du Fernandez Diaz ministroak.

Kanpora alde egin behar izan dutenen kopuruei dagokionean, alderdi bakoitzak zifra ezberdinak aipatzen ditu. Antonio Basagoitik (PP) Legebiltzarrean egindako agerraldian azken 13 urteetan 219.000 pertsonak alde egin dutela aipatu du. Eusko Jaurlaritzak aldiz 100.000 pertsonara murriztu du kopurua.

Eusko Legebiltzarrean PPk egindako proposamena ez zen aurrera atera, ez zuelako beste alderdien babesik jaso. Hala ere, EAJ, PSE, EA eta UPyDk gaiari lotutako emendakina onartu zuten. Bertan, Eusko Jaurlaritzak EAEtik alde egin behar izan zutenen inguruko ikerketa objektibo bat egitea onartu zuten besteak beste. Horren harira, Patxi Lopez lehendakariak "egoera delikatua" dela esan zuen herritar batek ezin duelako bozkatzeko eskubide bikoitza izan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antonio Basagoiti
2013-05-13 | Jon Torner Zabala
Arantza Quiroga izango da EAEko PPko presidentea

Aurreikuspenak bete egingo dira: Arantza Quiroga irundarrak ordezkatuko du Antonio Basagoiti EAEko PPko presidente karguan. Iñaki Oyarzabal izango du alboan Quirogak.


2013-05-10 | Jon Torner Zabala
Arantza Quiroga, Basagoiti ordezkatzeko hautagai nagusia

Arantza Quiroga ez da Antonio Basagoiti EAEko PPko burua ordezkatzeko hautagai bakarra, baina bai nagusia, Madrilgo eta EAEko PPko kideen artean duen babesagatik, bere jarrera "kontserbadorea" dela medio.


PP bake ponentzian parte hartzetik gertuago

Joan den ostiralean EAEko Legebiltzarrean gatazka politikoari buruz egin zen saioaren ondoren, badirudi PPk erakunde horrek martxan jarri nahi duen bake ponentzian parte hartzea hurbilago dagoela.


2013-03-19 | Jon Torner Zabala
Basagoiti: "Currini ez zaio interesatzen ETA desagertzea, kobratzen jarraitzeko"

"Brian Currin abokatu hegoafrikarra da ETA ez desagertzeko interes handiena duena, bere lanagatik kobratzen jarraitu ahal izateko", esan zuen atzo Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak, Europa Press agentziari eskainitako elkarrizketan. "Euskal Herrian galdera... [+]


2013-03-14 | Juan Mari Arregi
EAEko aurrekontuak, Madrilekin eta Bruselarekin otzanak

EAJren Gobernuak Eusko Autonomia Erkidegoarentzat aurkezturiko aurrekontuek, Madrili eta Bruselari men egiten diete.  Kapitalismoak Europan inposatu duen “austeritate” filosofiarekin bat egin dute aurrekontuok; Grezian, Portugalen, Italian eta Espainian... [+]


Eguneraketa berriak daude