EAEko legebiltzarreko hauteskundeak urriaren 21era aurreratu ditu Lopezek

  • EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeak urriaren 21era aurreratu ditu Eusko Jaurlaritzak. Patxi López lehendakariak eguerdian prentsaren aurrean hitz egin du eta adierazi du erabakia "ondo pentsatuta" hartu duela eta "euskal herritarren interesak" kontuan hartuta. ETAk borroka armatuarekin amaitu zuela urtebete egin eta hurrengo egunean izango dira hauteskundeak eta Nafarroa Oinez jaia ospatuko den egun berean.


2012ko abuztuaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Patxi Lopezek hauteskundeak aurreratu ditu.

Eusko Jaurlaritzak gaur ezohiko batzarra egin du eta bertan adierazi du Lopezek hauteskundeak aurreratuko dituela. Ekaina arte publikoki beti esan izan du hauteskundeak ez zituela aurreratuko, eta legegintzaldia amaituko zuela.

Dena den, gaur iragarritakoa zurrumurru ozena zen aspaldidanik euskal politikagintzan. Euskal Autonomia Erkidegoko lau alderdi nagusiek dagoeneko aurkeztuak zituzten lehendakari izateko euren hautagaiak. EH Bildu izan zen lehenbizikoa, uztailaren 3an aurkeztu baitzuen Laura Mintegi. EAJk jarraitu zion, uztailaren 6an Iñigo Urkullu ofizialki hautagai gisa aurkeztu zuelarik. Eta hilabetea bukatu baino lehen PPk Antonio Basagoiti aurkeztu zuen.

Bozek utzi ditzaketen emaitzei buruzko aurrerapenak egiteko goizegi bada ere, ezker abertzalearen ilegalizazioa amaitu ondoren EAEko Legebiltzarraren osaketa asko aldatuko da. Udal eta Foru Hauteskundeetan eta Espainiako Legebiltzarreko bozetan Bildu eta Amaiur koalizioen arrakasta errepikatu nahiko dute ezkerreko subiranistek; indar bozkatuena izateko lehian sar daitezke EAJrekin buruz buru.

Hauteskundeen beste faktore garrantzitsu bat PSEk eta PPk jasan dezaketen higadura izango da, Jaurlaritzan eta Espainiako Gobernuan hartu dituzten erabakiak medio.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antonio Basagoiti
2013-05-13 | Jon Torner Zabala
Arantza Quiroga izango da EAEko PPko presidentea

Aurreikuspenak bete egingo dira: Arantza Quiroga irundarrak ordezkatuko du Antonio Basagoiti EAEko PPko presidente karguan. Iñaki Oyarzabal izango du alboan Quirogak.


2013-05-10 | Jon Torner Zabala
Arantza Quiroga, Basagoiti ordezkatzeko hautagai nagusia

Arantza Quiroga ez da Antonio Basagoiti EAEko PPko burua ordezkatzeko hautagai bakarra, baina bai nagusia, Madrilgo eta EAEko PPko kideen artean duen babesagatik, bere jarrera "kontserbadorea" dela medio.


PP bake ponentzian parte hartzetik gertuago

Joan den ostiralean EAEko Legebiltzarrean gatazka politikoari buruz egin zen saioaren ondoren, badirudi PPk erakunde horrek martxan jarri nahi duen bake ponentzian parte hartzea hurbilago dagoela.


2013-03-19 | Jon Torner Zabala
Basagoiti: "Currini ez zaio interesatzen ETA desagertzea, kobratzen jarraitzeko"

"Brian Currin abokatu hegoafrikarra da ETA ez desagertzeko interes handiena duena, bere lanagatik kobratzen jarraitu ahal izateko", esan zuen atzo Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak, Europa Press agentziari eskainitako elkarrizketan. "Euskal Herrian galdera... [+]


2013-03-14 | Juan Mari Arregi
EAEko aurrekontuak, Madrilekin eta Bruselarekin otzanak

EAJren Gobernuak Eusko Autonomia Erkidegoarentzat aurkezturiko aurrekontuek, Madrili eta Bruselari men egiten diete.  Kapitalismoak Europan inposatu duen “austeritate” filosofiarekin bat egin dute aurrekontuok; Grezian, Portugalen, Italian eta Espainian... [+]


Eguneraketa berriak daude