Espainiako Gobernuak legea aldatuko du "ETAgatik erbesteratutakoek" Euskal Herrian bozka dezaten

  • Espainiako Barne ministro Jorge Fernández Díazek adierazi du Hego Euskal Herriko hauteskunde legeak aldatuko dituztela. Helburua "ETAren mehatxuz erbesteratutakoek" Hego Euskal Herrian bozka eman ahal izatea da. Aldaketa "egingarria" eta "posiblea" ikusten du ikuspegi tekniko, juridiko eta konstituzionaletik begiratuta.


2012ko uztailaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Barne Ministro Jorge Fernández Díaz.

Fernandez Díazek esan duenaren arabera, Hauteskunde Legearen aldaketarako ondorioak talde parlamentarioei azalduko dizkiete. Hedabideei egindako adierazpenetan esan du aldaketa ez dagoela "datozen hauteskundeetarako pentsatua, hurrengo belaunaldietan baizik, justizia egin dadin".

Hego Euskal Herrian 1977ko ekainaren 15etik 2011ko abenduaren 31ra gutxienez bost urtez bizitu zirela eta "biolentzia terroristagatik" joan zirela froga dezaketenek izango dute bozka eskubidea. Legean 33 bis artikulua idaztea proposatu dute 20 juristaz osatutako taldean. Dokumentu horrek "ustezko egiazkotasuna" izango du ("presunción de veracidad" jatorrizko adierazpenetan).

PP eta UPyD izan ezik, beste alderdi guztiak neurriaren aurka agertu dira, eta hauteskundeen emaitzak aldatzea aurpegiratu diete. Antonio Basagoiti izan zen orain hilabete batzuk "ETAren erbesteratuek" bozka eskubidea izan behar luketela publikoki aipatu zuen lehena, eta zenbait alderdik gaiak aurrera ez zuela egingo uste arren, beste maila batera pasa da Espainiako Gobernuaren oniritziarekin 20 juristako taldeak "egingarria" eta "posible" ikusi dutenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antonio Basagoiti
2013-05-13 | Jon Torner Zabala
Arantza Quiroga izango da EAEko PPko presidentea

Aurreikuspenak bete egingo dira: Arantza Quiroga irundarrak ordezkatuko du Antonio Basagoiti EAEko PPko presidente karguan. Iñaki Oyarzabal izango du alboan Quirogak.


2013-05-10 | Jon Torner Zabala
Arantza Quiroga, Basagoiti ordezkatzeko hautagai nagusia

Arantza Quiroga ez da Antonio Basagoiti EAEko PPko burua ordezkatzeko hautagai bakarra, baina bai nagusia, Madrilgo eta EAEko PPko kideen artean duen babesagatik, bere jarrera "kontserbadorea" dela medio.


PP bake ponentzian parte hartzetik gertuago

Joan den ostiralean EAEko Legebiltzarrean gatazka politikoari buruz egin zen saioaren ondoren, badirudi PPk erakunde horrek martxan jarri nahi duen bake ponentzian parte hartzea hurbilago dagoela.


2013-03-19 | Jon Torner Zabala
Basagoiti: "Currini ez zaio interesatzen ETA desagertzea, kobratzen jarraitzeko"

"Brian Currin abokatu hegoafrikarra da ETA ez desagertzeko interes handiena duena, bere lanagatik kobratzen jarraitu ahal izateko", esan zuen atzo Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak, Europa Press agentziari eskainitako elkarrizketan. "Euskal Herrian galdera... [+]


2013-03-14 | Juan Mari Arregi
EAEko aurrekontuak, Madrilekin eta Bruselarekin otzanak

EAJren Gobernuak Eusko Autonomia Erkidegoarentzat aurkezturiko aurrekontuek, Madrili eta Bruselari men egiten diete.  Kapitalismoak Europan inposatu duen “austeritate” filosofiarekin bat egin dute aurrekontuok; Grezian, Portugalen, Italian eta Espainian... [+]


Eguneraketa berriak daude