Basagoiti jomugan dute Madrilen

  • Antonio Basagoiti ez da berriro lehendakarigai bezala aurkeztuko, PPko iturriek jakinarazi dutenez. EAEko PPko burua egoera korapilatsuan jarri dute Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeek. Hiru eserleku galduta, geroz eta gehiago dira haren politika kritikatzen dutenak. Gainerako alderdietako ordezkarien ahotik soilik ez. Madril aldetik ere kritika gogorrak jaso ditu abertzaleekin "bigunegi" jokatzeagatik. Jaime Mayor Orejaren iritziekin bat datorren PPko sektorearen eta haren inguruko "ideologo mediatikoen" jomugan dago Basagoiti, Mariano Rajoy Espainiako presidentearen babesa duen arren.


2012ko urriaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hiru eserleku gutxiago jaso izanak Basagoitiren aurkako kritikak areagotu ditu.

Juan Mari Gastaca El País egunkariko kazetariak hala azaldu du bere blogean: "[Basagoiti hondoratu nahi dutenek] uste dute Euskadiko PPko zuzendaritzak ez duela ausardiaz jokatu mundu abertzaleari oposizioa egitean. Egunero ETA existitzen dela eta berriro hilko duela esatea ahazten zaiolako kritikatzen dituzte. Baita Bildu ilegalizatzeko eskatzen ez dutelako ere, terroristen beso politikoa izaten jarraitzen duenean. Bost axola du hori guztia gezurra izatea edo frogatzeko zaila. Esan egin behar da".

PPk hauteskundeetan lortutako emaitzei dagokienez, Gastacak dio popularrek ez dutela EAEko norabide ekonomikoaren inguruko erabakiak hartzeko gaitasunik, eta horrela erraza dela azaltzea haien boto emaile batzuek EAJren bozka erabilgarriaren alde egitea. Basagoitik estrategia okerra eraman duela uste du kazetariak: "Etengabe mehatxu eginez, EAJ Artur Masen ezkutuko kopia batekin identifikatu nahi zuen Basagoitik, badakien arren bi errealitate desberdin direla. Eta ez du asmatu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antonio Basagoiti
2013-05-13 | Jon Torner Zabala
Arantza Quiroga izango da EAEko PPko presidentea

Aurreikuspenak bete egingo dira: Arantza Quiroga irundarrak ordezkatuko du Antonio Basagoiti EAEko PPko presidente karguan. Iñaki Oyarzabal izango du alboan Quirogak.


2013-05-10 | Jon Torner Zabala
Arantza Quiroga, Basagoiti ordezkatzeko hautagai nagusia

Arantza Quiroga ez da Antonio Basagoiti EAEko PPko burua ordezkatzeko hautagai bakarra, baina bai nagusia, Madrilgo eta EAEko PPko kideen artean duen babesagatik, bere jarrera "kontserbadorea" dela medio.


PP bake ponentzian parte hartzetik gertuago

Joan den ostiralean EAEko Legebiltzarrean gatazka politikoari buruz egin zen saioaren ondoren, badirudi PPk erakunde horrek martxan jarri nahi duen bake ponentzian parte hartzea hurbilago dagoela.


2013-03-19 | Jon Torner Zabala
Basagoiti: "Currini ez zaio interesatzen ETA desagertzea, kobratzen jarraitzeko"

"Brian Currin abokatu hegoafrikarra da ETA ez desagertzeko interes handiena duena, bere lanagatik kobratzen jarraitu ahal izateko", esan zuen atzo Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak, Europa Press agentziari eskainitako elkarrizketan. "Euskal Herrian galdera... [+]


2013-03-14 | Juan Mari Arregi
EAEko aurrekontuak, Madrilekin eta Bruselarekin otzanak

EAJren Gobernuak Eusko Autonomia Erkidegoarentzat aurkezturiko aurrekontuek, Madrili eta Bruselari men egiten diete.  Kapitalismoak Europan inposatu duen “austeritate” filosofiarekin bat egin dute aurrekontuok; Grezian, Portugalen, Italian eta Espainian... [+]


Eguneraketa berriak daude