Bateragune auziaren epaia: erreakzioak

  • Bateragune auziko kideei kartzela zigorra ezarri die Auzitegi Gorenak. Erabaki honen harira alderdi eta sindikatuek egindako adierazpenak bildu ditugu:

    Eusko Jaurlaritza: "Auzitegi Gorenak hartutako erabakia onartzen dugu. Aurrerantzean ere, Euskadin elkarbizitza bermatzeko lanean jarraituko dugu, legalitatearen barruan, indarkeria terroristak azken hamarkada hauetan utzitako ondorio guztiak gainditzeko".


2012ko maiatzaren 10ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Bateraguna auziko epaiketaren irudia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ezker Abertzalea: "Garai politiko berria posible egiteko arriskatu dutenen kontrako ankerkeria da. Inongo epaiketak ez du aldatuko bakearen alde egindako apustua''. (Ikus prentsaurrekoaren bideoa).

EAJ (Iñigo Urkullu EBBko bozeramailea): "Bateragune auziko epaia zentzugabea da. EAJak beti defendatu du epaileen independentzia baina Bateragune auzia deitutako epai honetan zaila egiten zaigu iritzi hori mantentzea".

Aralar: "Gogor gaitzesten dugu erabakia. Euskal Herriko gatazkari konponbidea emateko lanean aritutako pertsonak espetxeratuta dauzkate. Bake prozesuan, normalizazio politikorako prozesuan, beste atzerapauso bat dakarrela uste dugu".

PP (Antonio Basagoiti): "Ez naiz egunero Otegirengan pentsatzen egoten. Justiziak egin behar duena egin du, eta Otegi kondenatu badute merezi duelako izango da".

EA: "Euskal jendarteak ez du ulertzen bost pertsonak sei urteko kartzela zigorra bete behar izatea, soilik lan politikoa burutzeagatik. Bateragune auziko epaia demokratikoki sostengaezina da".

Alternatiba:  "Erabakiak Espainiak duen izaera demokratiko eskasa agerian utzi eta Euskal Herriarekin lotutako edozein erabaki judizialek inolako funtsik ez duela egiaztatu du".


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.