66.577 milioi euro: Espainiako bankuei emandako diru publikoa "erreskaterako"

  • Espainiako Estatuko Kontuen Auzitegiak 66.577 milioi eurotan kalkulatu du bankuak erreskatatzeko kostea. Hau da, bankuei emandako diru publikoa eta oraindik, haren zatirik handiena, bankuek itzuli ez dutena.


2019ko abenduaren 06an - 09:26
Bankia da diru publiko gehien jaso duen bankua Espainiako Estatuan. Irudia: David Fernandez /Diagonal

Espainiako Estatuko bankuen zor ekonomikoa estaltzeko diru uste baino publiko gehiago erabili dela jakinarazi dute. Kontuen Auzitegiaren kalkuluen arabera, zifra Espainiako Bankuak esandakoa baino %1,30 handiagoa da: 66.577 milioi eurokoa da 2018ko abendura arteko jarduerengatik finantza sektoreari laguntza emateko kostua.

Laguntzen erdia erakundeen kapitalari egindako ekarpenetan eta partaidetza-kuotetan gauzatu zen, 60.247 milioi euro gutxi gora behera. Banco CAM (26.307 milioi) eta BFA-Bankia (22.427 milioi) izan ziren diru publiko gehien jaso zuten erakundeak. Estatuak, gehienez ere, 9.857 milioi berreskuratu ahal izango ditu Bankiatik; erreskatearen prezioaren erdia baino gutxiago, beste erdia bankuarentzat opari herritarren poltsikotik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Eguneraketa berriak daude