Eskoletan Indar Armatuen baloreak irakastearen alde egin zuen Espainiako presidente Mariano Rajoyk asteazkenean, eta Rufianek erantzun zion neurri horrek 1939an frankismoak ezarritako hezkuntza legearen itxura duela.
Rufian eta Rajoyren arteko eztabaida Kongresuko osoko bilkuran jazo zen, Defentsa eta Hezkuntza ministerioek “defentsaren kultura” ikasgaia ezarriko duen akordioa sinatu ostean.
“Beti pentsatu izan dut oso positiboa dela gazteek Konstituzioak jasotzen dituen balore unibertsalak, sozialak eta demokratikoak errespetatzen ikastea”, esan zuen Espainiako presidenteak. Honen aurrean, ERCko diputatuak 1939ko “abertzale espainiarrak” hezteko arau sorta bat irakurri zuen: “Hau berreskuratu nahi duzu 80 urte ondoren?”.
Rajoyk azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela gazteak askatasunean, berdintasunean, tolerantzian eta legearekiko errespetuan heztea, eta jakin dezaten “askatasunaren defentsan” Indar Armatuek egiten duten lana.
Rufianek, baina, kontra egin zion berriro ere: “Guk bakar-bakarrik nahi dugu herrialde bat non haurrek lehenago jakin dezaten zer den solidaritatea eta senidetasuna Legioa eta ahuntza baino; non lehenago jakin dezaten nor den Marcos Ana Letizia Ortiz baino. Orain 80 urte zuek lapurtu zeniguten herrialdea berreskuratu nahi dugu”. Bestalde, Kataluniako ikasgeletan doktrinatu egiten dela esateari uzteko eskatu zion Espainiako Gobernuari.
Defentsaren kultura 2015ean sinatutako akordio bati atxikiko zaio, zeinen bidez “Hiritartasuna” eta “Etika” ikasgaiak ezarri ziren. Maria Dolores de Cospedal Espainiako defentsa ministroak hilabeteon eskola pribatuekin adostu du 2015eko akordioa zabaldu eta defentsaren kultura haurrei irakastea.
Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]
Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.
EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]
Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.
Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]