Espainiako Kongresura helduko da etxea hipotekaren truke kitatzeko Herri Ekimen Legegilea. Hainbat formula erabiltzen dituzte Europako herrialdeetan ehunka mila pertsonari eragiten dion arazoa konpontzeko. Gehienetan bi aldeen arteko negoziazioa eta akordioa izaten dira soluzioa, Vilaweb guneak argitaratu duen Espainia, hipoteka ordaintzerik ez dutenentzat soluziorik txarrena artikuluaren arabera. Hona artikuluaren itzulpena.
Ingalaterran banku eta zordunek alternatiba "justu eta arrazoizkoak" bilatzea nahitaezkoa da hipoteka ordaintzeko zailtasunak dituztenen kasuetan. Elkarrizketa prozesu honetan ez badute akordiorik lortzen, bankuak auzitegietara jo dezake, etxebizitzaren jabetza aldarrikatu eta hala zorra kitatzeko.
Belgikan ere negoziazioa gakoa da eta bankuak zorra kitatzeko epea atzeratzea onartu ohi du. Hala eta guztiz ere, bi aldeek ez badute egoera konpontzen, etxebizitza notario baten bidez salgai jartzen da. Jasotako diruarekin ez bada zorra kitatzen, bankua da zorra bere gain hartu behar duena, eta zordunaren erreferentzia erregistro batean gordetzen dute.
Frantzian, elementu berri bat erabiltzen dute: pisua edo etxea erosi aurretik baldintza zorrotz batzuk bete behar dituzte hipoteka eskatzen dutenek, adibidez, aseguru bat hartzea noizbait lanik gabe geratuko balira hipoteka ordaintzen jarraitu ahal izateko. Hipoteka indarrean den bitartean, zordunak hiru hilabete baino gehiago ematen baditu ordaindu gabe, Frantziako Bankuak bitartekari lana egingo du eta zorraren atzeratze adostua bilatuko dute. Helburua etxe kaleratzeak saihestea da. Azarotik apirilera ezin da Frantzian inor etxetik bota, "garai hotza" baita.
Italian, ordainketa eteten bada, hipotekaren epeak negoziatzen dira bankuarekin, hilabeteko kuotak txikitzeko. Horrez gain, lanik gabe geratu dela edo bestelako arrazoiak frogatzeko gai denak, gehienez urtebetez ordainketa eteteko eska dezake. Aldi berean, 2008ko lege dekretu batek galarazten du urtean 27.000 euroko diru sarrerak dituzten familiak etxetik botatzea.
Alemaniaren kasuan, ohikoena jabeak etxebizitza saltzea da hipoteka ordaindu ahal izateko, horren zaila ez den neurria, kontutan hartuta herrialdearen egoera ekonomikoa. Adostutako kuoten ordainketa ez balitz beteko, legeek negoziazio epe bat aurreikusten dute. Bankuak eta zordunak ez badute adostasuna lortzen, legeek bankuari onartzen diote etxebizitza enkantean jartzeko aukera, baina bertan bizi direnak bota gabe. Hori bai, zordunak azkenean etxetik kaleratuak izan daitezke, enkantean etxea erosi duena baita, une horretatik aurrera, jabea. Estatuak etxetik kaleratuak eta alokairua ordain ezin dezaketenak laguntzeko lerro bat du.
Portugalek eta Greziak, Espainiakoaren antzeko egoera –edo okerragoa– duten bi herrialdeok, dagoeneko hartu dituzte arazo hau konpontzeko neurriak.
Portugalen, 150.000 familia daude hipoteka ordaindu ezinik. Lege berri bat onartu dute 2015 amaiera arte ezohiko egoera ezartzen duena. Zailtasun ekonomikoak dituzten familiei baldintza hobeak onartzen zaizkie bi urtez hipoteka ordaintzeko. Neurrien helburua zorra birnegoziatzea da eta etxean bizitzen jarraitzea errenta baten truke. Arazoa ez bada konpontzen, hurrengo fasea litzateke bankua etxearen jabe egin eta hau saltzea, zorra kitatzeko.
Grezian, etxe kaleratzeak eguneroko ogi diren honetan, 2010. urtean Gobernuak zorpetutako kontsumitzaileen zorrak erregulatu behar izan zituen. Legearen arabera bi aldeek akordioa lortu behar dute auzitegietatik at. Irtenbidea askotan hipotekaren ordainketa izoztea izan ohi da, edo erosdunaren egoera aldatu bitartean kuotak berrezartzea. Ordura arte, hipoteka ordaintzen ez zutenak Espainiako egoera berean aurkitzen ziren, hipoteka etxearen truke kitatu ezinda.
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.
10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.