5 puntuko aldearekin gailendu zaio Eugenio Giani sozialdemokrata Susanna Ceccardi ultraeskuinaren hautagaiari Toscanan. Borroka estua espero zen Apulian ere zentro-ezkerrak irabazi du.
Eugenio Gianiren garaipena kolpe gogorra da Lega mugimenduarentzat eta Matteo Salvini ministro ohiaren asmoentzat. Urtarrilan Emilia-Romana eskualdean gertatu bezala, zentro-ezkerrak eutsi egin dio Legak botatako erronka elektoralari.
Toscanan bizitako porrotak estrategiaz aldatzera behar dezake Legako liderra. Orain urrun ikusten da Salvinik azken hilabeteetan hauteskunde orokorrak aurreratzeko erakutsi duen asmoekin aurrera egitea. Gaur atzo baina ahulago dago Salvini lehen ministro bilakatzeko lasterketan. Kontrara, Giussepe Conteren gobernua zein berau sostengatzen duten PD Alderdi Demokratikoa eta M5S Bost Izar Mugimendua indartuta atera dira hauteskundeetatik.
Gainontzeko lurraldeetan ez da ezustekorik izan, Markak, Veneto eta Ligurian eskuina gailendu da eta Campanian ezkerra.
Hauteskunde erregionalekin batera, Italia osoan Konstituzioa erreformatzeko erreferenduma ere egin dute pasa den asteburuan. Italiarrek bozken %69,56arekin erabaki dute Legebiltzarrean eta Senatuan egun dauden 945 ordezkari politikoetatik 600 ordezkarira jaistea.
Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]
2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.
Erromako San Giovanni in Laterano plazan, errutinazko indusketa bat egiten ari zirela, arkeologoek IX.-XIII. mendeetako jauregi baten arrastoak topatu dituzte ezustean. Eta garai hartako aita santuen bizitokia izan litekeela uste dute. Bestela esanda, baliteke Patriarkatua... [+]
Veneziako urmaela, 452. urtea. Hunoen inbasioak bultzatuta, Italiar penintsulako barrualdeko hainbat biztanlek eremu zingiratsuan hartu zuten behin behineko babesa. Baina lonbardiarren inbasioak iritsi ziren urte batzuetan, eta bizitoki iraunkorra bihurtuko zen etorkin... [+]
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]
Friulieraz egiten duen irrati lokal bat da Suns Europe jaialdiaren antolatzailea eta berak egiten du zuzeneko jarraipena. Miren Narbaiza MICE ariko da oholtza gainean, Euskal Herria ordezkatzen.
Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]
Tufo mafiaren jomuga bihurtu zen siziliar igeltsero baten benetako istorioa da. Urtetan, bere baserria ahuldu eta familia mehatxatu zuten, baina ez zuen inoiz amore eman. Bere borrokaren bidez, gaizkileak espetxeratu eta epaitu ahal izan zituzten. Bera eta bere familia gaur egun... [+]
Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu aztarnategietan.
Berriki, ordea, Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]
"Ez dugu aukerarik, hauxe da gure lantokia. Eusten saiatuko gara ". Itxiera eragozteko, Italiako fabrika bateko langileek "industria behetik birmoldatzearen" aldeko apustua egin dute, ekoizpen-bitartekoak beraiek kontrolatuta. Kanarietako energia-komunitate... [+]
Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.
Emakume bati ia "Avioneta" izena jarri zioten. Beste batek, liburutegi bat izan zuen bere kotxeko atzeko eserlekuan. Besteak, etxeko liburutegiko apal errebeldeen ondorioz hatz bat hautsi zuen. Zigarrogileek irakurketak entzuten dituzte lanean ari diren bitartean... [+]