Eskopeta ertzain bati erosi zion EHUn tiroketa egin zuen gazteak

  • El Mundo egunkariak plazaratutako informazioaren arabera, Leioako campusean tiroketa gauzatu zuen gazteak ertzain bati erosi zion eskopeta. Gazteak arma eskuratzeko erabili zuen webgunean eskopeten ehunka iragarki daude.


2021eko urriaren 15ean - 11:26
Azken eguneraketa: 14:27
Argazkia: UK Berri
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteazken arratsaldean EHUko Leioako campuseko Zientzia eta Teknologien fakultatean tiroketa gauzatu zuen ikasle batek. Gertakariaren ondotik, gazteak arma nola eskuratu duen argituz joan da. Ostegunean El Diario.es-ek aurreratu eta Espainiako Gobernuko ordezkari Denis Itxasok baieztatu zuenez, eskopeta Milanuncios interneteko atarian erosi zuen eta ostean arma legalizatu zuen Guardia Zibilak Bilboko La Salven duen kuartelean, saltzailea ere bertan zela. Ostiralean datu berri bat eman du argitara El Mundok: gazteari arma saldu zion pertsona ertzaina da. "Ertzain batena izandako pumping eskopeta bat da (...) Ertzaintzak erabiltzen duen armetako bat da eta horrekin ekin zion campusean tiro egiteari, kristalen, pareten eta auto baten kontra". Egunkariak emandako azalpenen arabera, saltzaileak ez zekien gazteak armari zein erabilera emango zion.

El Diario.es-ek azpimarratu duenez, uneotan dozenaka eskopeta daude salgai atari horretan. "Soilik Bizkaian, salgai dauden eskopeten 95 iragarki daude, 30 eurotatik hasi eta 2.000 euro artekoak", dio informazioak. Albiste hau idazterako orduan, EAEn salgai dauden eskopeten bilaketa eginez gero, 271 iragarki ageri dira. Gisako armen salerosketa legezkoa da zenbait baldintza betez gero eta armaren dokumentazioaren aldaketa Guardia Zibilaren aurrean egiten bada. Horrek esan nahi du, tiroketa gauzatu zuen ikasleak egunean zituela mediku-azterketa, aurrekari penalen ziurtagiria eta ehiza-baimena. Hala ziurtatu zuen Denis Itxasok: gazteak duela aste batzuk jaso zituen ehizarako baimena eta dokumentu guztiak ongi baitzituen, "aurrerakri penalak eta test psikoteknikoa barne".

Tiroketaren egileak ez zuen inoren aurka indakeriarik erabili, nahita. Hainbat iturrik jakinarazi duenez, gazteak bidean aurkitutako pertsonei jakinarazi zien ez zuela inori min emateko asmorik, eta bere xedea EHUren aurka egitea zela, arrazoia oraindik argitu ez bada ere. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuaren hitzetan, ordea, "ez dagokigu guri motibazio psikologiko sakonak biltzea". Asteazkenean atxilotu zuten gaztea, eta epailearen esku utzi dute ostiralean. Mehatxu delitua eta suzko armarekin kalteak eragin izana leporatzen diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Gaur ez noa udalekuetara dantza egin behar dugu eta

Dantza egin behar dutela entzun eta ukapena da lehenengo erantzuna. Gurasoek eta begiraleek badaezpada ez diete aurretik abisatu ere egin, baina ni ikusi orduko segituan igarri dute gaur dantza saioa dugula. Haserrea, protesta eta ihesa izan dira 8-9 urteko mutikoen erreakzioa.


'Blitz'-aren azpian, Churchillen gainetik

Londres, 1940ko irailaren 7a. Hegazkin alemaniarrek hiria bonbardatu zuten, Britainiar Uharteen eraso masiboa abiatuta. Edo, bestela esanda, blitz-a hasi zen.1941eko maiatzera arte luzatu zen eta, amaitu zenean, britainiar lehen ministro Winston Churchillek “su artean... [+]


Ikasleek alzheimerraren inguruko oinarrizko jakintzak lantzeko saioak eginen ditu Afan elkarteak

Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.


Irailaren 8an gertatutako erasoa gaitzetsi dute Hondarribiko Txosnak kudeatzen dituzten elkarteek

Alarde baztertzailean ardura duen kide bat Jaizkibel konpainiako kide baten kontra oldartu zen. Txosnako kideek inolako erasorik onartuko ez dutela adierazi eta babesa helarazi diote erasoa pairatu zuen pertsonari.


2025-09-11 | ARGIA
Elikadura burujabetza ardatz hartuta egiten ari dira Hernaniko Merkataritza Festa

Irailaren 9tik 12ra hamaika ekintza antolatu dituzte, herriko eragile, ekoizle eta merkatariekin elkarlanean. Gure lurra, gure jatekoa lelopean, herritarrak “bertako produktua zaintzera” bultzatu nahi dituzte, besteak beste. Ostiralean da hitzordu nagusia: azokak... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


2025-09-11 | ARGIA
37,5 orduko lan astea atzera bota dute Espainiako Kongresuan PP, Vox eta Juntsek

Espainiako Gobernuak aurkeztutako lege-propoposamenak ez du aurrera egin, Juntsekin izandako negoziazioen porrotaren ondoren. "Langileei masailekoa eman die eskuinak", esan du Yolanda Díaz Lan ministroak.


Aztarna digitala eta Marx

Ez dakit gaur egun Marx bere burua baino marxistagoa izango ote litzatekeen. Hainbat abadek defendatzen dute baietz. Abade honek nahiago du pentsatzea ezetz. Baina argi dagoena da, bizi dugun mundu honetan pantaila, algoritmo eta hodei birtualez gainezka bizi izanez gero, nekez... [+]


Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Soldaten eta etxebizitzen prezioaren arteko amildegia, sekulan baino handiago Nafarroan

CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
"Film sexualki esplizitua izatea loturik dago errealitate bati, Maspalomasi"

Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Eguneraketa berriak daude