“Eskola kirola eraldatzen” topaketak Zumaian

  • "Zer nolako eskola kirola nahi dugu?" galderaren bueltan arituko dira Oinherri herri hezitzaileen sareak antolatutako jardunaldietan. Zumaiako Aita Mari aretoan egingo dira, otsailaren 19an.


2021eko otsailaren 3an - 09:49
Arg.: Mutriku.eus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Asko hitz egin da azken aldian eskola kirolaz", diote antolatzaileek. "Haurren osasunean kirolak duen garrantzia eta COVID garaian ere eskola kirola martxan egotearen garrantzia azpimarratuz. Baina zer nolako eskola kirola?". Aurtengo ikasturte "xelebrea" baliatu nahi lukete "eskola kirola eraldatzeko klabe batzuk elkarrekin adosteko".

Zumaiako jardunaldien helburuetako bat da "eskola kirola balioen hezkuntzarako tresna izateko kontutan hartu beharreko klabe batzuk definitzea, maila teoriko zein praktikoan". Lehen zatian eskola kirolaren inguruko marko teoriko bat landuko dute, "benetan haurren hezkuntza integrala bermatzeko tresna izateko kontutan izan beharreko gakoak zehaztuz". Bigarren zatian, berriz, eskola kirola eraldatzeko prozesuan kontuan izan beharreko klabeez arituko dira, ardatz bezala hartuta herri hezitzaileen sareko Oñati, Usurbil, Hernani eta Oarsoaldeko eskola kirolaren eraldaketa prozesuak.

Egitaraua:

  • 09:30. Ongi etorria.
  • 10:00. Eskola kirolaren txapel teorikoa. Andu Martinez de Rituerto.
  • 10:40. Gipuzkoako Foru Aldundian azken urteetan hartutako norabidea.
  • 11:20. Atsedena.
  • 11:45. Herrien esperientzia elkarbanatzeko mahaingurua. Oñati, Usurbil, Oarsoaldea eta Hernani.
  • 13:00. Itxiera.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!