Eskola-jantokietan ere kalitatezko zerbitzuaren alde!

  • Eskola-jantokia funtsezko zerbitzua da familia askorentzat, bai ume askok egunean otordu orekatu eta osasungarri bat behintzat izatea bermatzen duelako, familia bekadunen kasuan, bai lana eta umeen zaintza uztartzeko bide bakarra delako lan egiten duten guraso askorentzat.


2019ko irailaren 24an - 15:14

Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Zerbitzuen Saileko sailburuordearen 2019ko zirkularraren arabera, Lehen Hezkuntzan, 16-37 ikasleko begirale bat egongo da; Haur Hezkuntzan, aldiz, begirale bat 8-15 ikasleko. Kopuru horiek, baina, ez dira inondik inora nahikoak gure haurrak ondo zainduta egotea bermatzeko, eta hori jakin badakigu eskola-jantokietan umeak ditugun gurasoek, bai haietan lan egiten duten begiraleek ere.

Hezkuntzako beste hainbat alorretan gertatzen ari den bezala, egoera geroz eta okerragoa da eskola-jantokietan ere (ikasleen arteko istiluak, begiraleen lan baldintza prekarioak...). Eta horren kausa zuzena Administrazioaren utzikeria eta kudeaketa kaxkarra da.

Horregatik, ezinbestekoa da Eusko Jaurlaritzak eta Administrazio eta Zerbitzuen Saileko sailburuordeak diru publiko gehiago bideratzea horrenbeste familiarentzat funtsezkoa den eskola-jantoki zerbitzura eta handitzea ikasleko begirale kopurua.

Gure dirua ere badelako, gure seme-alabek merezi dutelako, eskola-jantokietan ere kalitatezko zerbitzuaren alde!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude