40 urte bete ditu STEILAS sindikatuak eta ospatzeko lau saio ireki antolatu dituzte, sindikalgintza eta feminismoaz, eskola inklusiboaz, pedagogia feministaz, eta zerbitzu publikoak erasotzen ari den neoliberalismoaz. Dokumentala ere aurkeztuko dute, eta amaitzeko, maiatzean iritsiko da sindikatuaren XI. Kongresua, “40 urte publikoaren alde” lelopean.
Hego Euskal Herriko hiriburuak hautatu dituzte hitzaldietarako. “Sindikalgintza ere feminista” izenburua izango du Gasteizen, martxoaren 1ean eskainiko dutenak. Ainhoa Etxaide, Assumpta Barbens, Iratxe Alvarez eta Arantxa Fernandez de Garaialde izango dira bertan, sindikalgintzari lotutako lau emakume.
“Eskola inklusiboa jendarte baztertzailean” gaia jorratuko dute Amelia Barquin, Begoña Lasa eta Teresa Jiménez adituek, martxoaren 14an, Bilbon.
“Hezkidetzatik pedagogia feministarantz” ildoari helduko diote Inma Hurtado eta Mari Luz Estebanek, apirilaren 19an, Iruñean. “Ezinbestekoa ikusten dugu paradigma feministatik abiatzea hezkuntzan heteropatriarkatuaren ideologiari aurre egiteko”, diote antolatzaileek.
Azkenik, maiatzaren 4an Donostian izango da hitzordua: “Neoliberalismoaren erasoak zerbitzu publikoei” izenburupean, zerbitzu publikoen pribatizazioa izango dute mintzagai Amaia Perez Oroko eta Txiki Muñozek.
Dokumentala eta kongresua
Horrez gain, dokumentala ere aurkeztuko du sindikatuak, hezkuntzaren panorama globalaz gogoetatzeko asmoz. Hezkuntza munduko pertsona esanguratsuen elkarrizketak jaso dituzte horretarako.
Maiatzaren 18 eta 19an berriz, STEILASek bere XI. Kongresua egingo du, Gernikan. 150 ordezkari inguruk parte hartzea espero dute, “hurrengo lau urteetarako lan ildoak definitzea” helburu.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deitutako greba astearen atarian dator Hezkuntza Sailaren mugimendua. Ostegunean bilduko dira sindikatuak eta Hezkuntza Saila, bertan ezagutaraziko du sailak proposamen zehatza, baina zenbait eduki aurreratu ditu asteartean Begoña... [+]
Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.
Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]
Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.
Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburu berriak egindako adierazpen ugariei erantzunez, Hezkuntzari buruzko 17/2023 Legea ezarriko da aurtengo ikasturte hasieran, Legebiltzarrean EAJ eta PSEren babes bakarrarekin onartu zena. Ezarpen horrek berekin ekarriko du agindu eta... [+]
Ez orain, ez lehen!
Jaiotze-tasaren beherakadari lotuta, Steilasko Nagore Iturriozek eman du datua, eta hurrengo hamar urteetan jaiotze-tasa %20 baino gehiago jaitsiko dela ohartarazi du. Horren eraginez ikasgelak ixtea "onartezina da, besteak beste ikastetxe ahulenei eragiten dielako... [+]