Antonio Aretxabala geologoak Esako urtegiaren magalen mugimenduei buruzko ikerlan bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan 2015eko abuztuan, hauen arriskuez ohartarazten zuena. Urte bat geroago Nafarroako Unibertsitateak bere lanpostutik kendu zuen. Aretxabalak demanda bat aurkeztu zuen, arrazoi ideologikoengatik kaleratu zutela argudiatuz, eta unibertsitateak kaleratzea bidegabea izan zela onartu zuen. Gaiari buruz idatzi du bere blogean.
2013an Esako urtegian jazotako gertakarien ondorioz Zangozako udalak urtegiaren magalen mugimenduei buruzko ikerketa independente bat burutzeko eskatu zion Nafarroako Unibertsitateari, eta honek Antonio Aretxabalari igorri zion. Informearen emaitzek sektore politiko batzuen haserrea eta kritikak eragin zituzten, mugimenduen larritasuna agerrarazten zutelako. Aretxabalak azaldu duenez, informea aurkeztu eta geroko egunetan lanean “mehatxuak” jaso zituen, baina hala ere, urtegiaren inguruko aholkularitza lanak egiten jarraitu zuen. Azkenik, 2016ko urrian Nafarroako Unibertsitateak kaleratu zuen, “kausa ekonomikoei eta antolamenduari lotutako arrazoiengatik”.
Aretxabalaren aburuz, ordea, kaleratzearen arrazoiak ideologikoak ziren. Hori dela eta, demanda bat aurkeztu zuen Lan Auzitegian. Alde biek adiskidetze egintza burutu zuten eta akordio batera heldu ziren: Aretxabalak kalte ordain bat jaso zuen eta unibertsitateak kaleratzea bidegabea izan zela onartu.
Jazoerak erreakzio ugari izan ditu, bai sare sozialetan baita instituzioetan ere. Urtarrilaren 26an Nafarroako Barne Kontseilaria, María José Beaumont, gaiaren inguruan mintzatu zen Parlamentuan. Aretxabalaren kaleratzea honek aurkeztutako informearekin lotu zuen eta bere elkartasuna adierazi zion. Geologoak bere keinua eskertu dio Beaumonti bere blogean, baina kontseilariaren adierazpenak kontrako erreakzioak ere piztu ditu. Pasa den asteazkenean, hilak 8, Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolaren Zuzendari Miguel Ángel Alonsok barne kontseilariak esandakoa kritikatu zuen, “Zuzenbidearen profesional batek honelako gauzak esatea gutxienez arraroa dela” argudiatuz. Alonsoren adierazpenei buruz eta, oro har, auziari buruz mintzatu da Aretxabala bere blogean.
Ebroko Konfederazio Hidrografikoko (CHE) lehendakariak egin du iragarpena aste hasieran: Esako urtegia handitzeko lanen laugarren moldaketari aurten ekingo diote eta urtegiaren eskuin magala egonkortzeko 47 milioi euro gastatuko dira.
Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]
Esako urtegia handitzeko proiektua berraztertu dezala eskatu dio Chunta Aragonesista alderdiak Espainiako Gobernuari, tanta hotzak berriki utzitako hondamendia ikusita. Halako euriteak jasanez gero, Esak ur hori guztia askatzeko gaitasun nahikorik ez lukeela izango eta... [+]
Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi du Nafarroako Gobernuak Geoalcali enpresari potasa ustiatzeko emandako baimena, Sustrai Erakuntzak eta Ekologistak Martxanek jarritako helegitearen ondoren.
"Segurtasun faltagatik" geldirik daude Esa urtegia handitzeko lanak Rio Aragon Elkartearen esanetan. Lan horien kontratua eteteko eta proiektua berrikusteko eskatu du talde horrek. "Bideragarritasun eza" onartzeko eskatu diote Ebroko Ur Konfederazioari.
Lanak duela 22 urte hasi ziren, baina urtegiaren eraikuntzak hamaika arazo izan ditu, eta oraindik lanek atzera-aurrera jarraitzen dute. Rio Aragón elkartearen eskaerari erantzunez, lanak 2027an bukatzea aurreikusten duela erantzun du CHE Ebroko Konfederazio... [+]
Ikerketa geologikoek behin baino gehiagotan ohartarazi dute, eta, orain, satelite bidezko zaintzatik heldu da abisua: Esako urtegia ez da egonkorra. Copernicusek, Lurra behatzeko Europako Batasunak abian jarritako programak, "mugimendua" antzeman du urtegiaren... [+]
Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]
Urtegiaren eskuin hegalak desegonkor jarraitzen duela eta, beraz, arrisku maila bat dagoela ondorioztatzen du. Txostena Ingeotyc enpresako Valentin Ibarra eta Tomas Morales geologoek egin dute Zangozako Udalaren enkarguz.
Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Javier Remirezek azalpenak eman zituen Nafarroako Legebiltzarrean, duela hamabost hilabete amaitu baina orain arte plazaratu gabe egon den presaren segurtasunaren inguruko ikerketa baten harira. Ikerketa Espainiako Gobernuaren enkarguz egin... [+]
Azkenean agertu da “galduta” ibili den Esako urtegiko segurtasunari buruzko Espainiako Gobernuaren txostena eta urtegiko lanekin aurrera jarraitzea ahalbidetzen du
Espainiako Bide Ubide eta Kaietako ingeniarien Kolegioari egin zion enkargua Espainiako Gobernuko Trantsizio Ministerioak, ikusteko urtegiaren bideragarritasunaz erakundeak zer zioen.
Nafarroako Pirinioetako Aizpurgi herrian presa bat eraiki eta lur azpiko kanal baten bidez ura Esa urtegira eramateko proiektua kendu egin du Ebroko Konfederazio Hidrografikoak bere plan hidrologikotik.
Euskal Herriko hainbat tokitan izan dugun uda idorra ari da nabaritzen jadanik. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) jasotako datuen arabera, Nafarroan biltegiratutako ura azken hamarkadako batez bestekoaren oso azpitik dago, eta Esako urtegiaren kasuan gehienezko mailaren... [+]