Esako urtegia handitzeko lanak gelditzeko manifestazioa egin dute Iruñean

  • “Esak ezin du itxaron” lemapean ehunka lagunek manifestazioa egin dute Iruñean larunbatean. Esako urtegiaren handitze obrak berehala geldiaraztea eta proiektua ikertuko duen nazioarteko ikerketa bat abiaraztea eskatu dute.


2017ko maiatzaren 29an - 12:24
Esako urtegia handitzeko lanak gelditzeko manifestazioa egin dute Iruñean. (Arg.: Ekinklik)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

18:30ean hasi zen protesta autobus geltokian eta Sarasate pasealekuraino eraman zuten Esako proiektuaren aurkako aldarria. Iker Aramendia Esa+Ez plataformaren bozeramaileak adierazi du “argi” utzi dutela kalean mahai teknikoetan argi zegoena, Esako proiektua “hondamendia” dela.

Obrak atzerapen handiarekin doazela azpimarratu du Aramendiak, eta aurrekontua bost aldiz biderkatu behar izan dutela.

Baina arazo horietatik haratago, bizilagunen bizitza arriskuan ikusten dute. Kezka horiek areagotu ditu azkenaldian Nafarroan izan diren lurrikarek, oraindik ez baitute txertatu proiektuan sismikotasunari aurre egiteko 2012ko legearen eguneratzea.

Hainbat eskaera egin ditu Aramendiak: obrak gelditzea eta proiektua aztertuko duen nazioarteko ikerketa galdegin ditu. Bestalde, halako proiektuak berriz ere martxan ez jartzeko segurtasun legeen berrikuspen bat egiteko eskatu du. Azkenik, proiektuaren “bideraezintasuna” ikusita, proiektu alternatibo bat aurkitzeko “dialogo sozial, politiko eta tekniko” bat eskatu du.

Hona protestaren argazki batzuk (Ekinklik):

 


Esa urtegia kanalean gehiago
2025eko urtarrilaren 22
Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.