Jai eredua: Indar hartzen zihoan jai eredua ber-pentsatzeko beharra ezinbesteko bilakatu da, hainbat eztabaida ertzetatik erdigunera igaro izanaren ondorioz.
Oraino entzun ez baduzu, aditu ezazu, merezi du eta. Inoren Ero Ni eta Ertzak. Gauden lekutik ertzetara bultzatzen gaituen indar horietako bat. Eta ertzetan ez du inork bizi nahi beste leku bat baldin badugu aldez aurretik, ertzetan haize hotz batek jotzen baitu bizkarrean. Baina ertza edozein lekutan dago. Are, Donostiako Piratak Jai Herrikoien Aldeko Mugimenduaren historia eta istorioak ere ertz eta ertzei buruzkoak daitezke.
Krisia dugu ertzetatik edozein eztabaidaren erdigunean kokatu dena. Eta egiaz, ezinbestekoa zaigu irakurketa ororen aitzin solasean krisiari buruzko azalpena egitea. Zibilizazio industrial modernoaren kolapsoa ez da urrutiko posibilitate apokaliptikoa, Joseba Azkarraga Etxagibel soziologoak ohartarazten digunez. Etorkizunak transformazio egundokoak ekarriko dizkigu, pitzadura ugariren konbergentziaren ondorioz, paradigma moderno industriala krisi sistemikoak jota baitago. Kapitalismo finantziario-ekonomikoaren krisia eta krisi energetikoa eskutik datoz. Amaitu zen petrolio ugari eta merkeari esker antolaturiko “festa ikusgarria” eta sistemak hornikuntza arazo larriak izan ditzake. Are, gero eta gehiago dira diotenak ez dagoela gaurko krisi finantzarioa ganoraz ulertzerik erreparatu gabe petrolioaren 2008ko prezioari. Iraultza industrialarekin batera Klima aldaketa bizkortu dugu eta bioaniztasuna suntsitzen ari gara. Eta arazoen faltan, mundu zabalean eta mundu zabaleko ezberdintasunak egundokoak dira eta haziz doaz; krisi demografikoari, elikaduraren eta aniztasun kultural zein hizkuntzazkoak bizi dituzten krisiak gehitu behar zaizkio; ahaztu gabe krisi psikologikoak eta krisi politikoa. Bizi gaituen munduaren ertz funtsezko hauen egoerek agerian uzten dute zibilizazio krisi baten aurrean gaudela.
Bat nator Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea den Carlos Taibok, iragan azaroan Gasteizen egin Politika Sozialeko XVIII. Biltzarrean esandakoarekin. Lehentasunezkoa izango da kapitalismoari autogestioaren eta desmerkantilizazioaren ikuspegi bikoitzetik erantzungo dion mugimendu sozial ororentzat autonomia espazioak eraikitzea. Espazio hauetan, noski, ezartzen zaizkigun joko arauen bestelakoak garatu beharko dira.
Duela gutxi arte, jaiak edo festak jendartearen eraldaketarako ertzeko espazio edo eremutzat ulertu izan dira. Bigarren mailako eremutzat, eraldaketan aurrera egiteko ahaleginak jendarteko beste eremu batzuetan egin behar direlako konbentzimenduaz. “Jaiak bai, borroka ere bai”, borroka eta jaia bi gauza ezberdin balira bezala. Botereak eta bere apopiloek, aitzitik, jaia hedonismo hutsera murriztu asmo izan dute “jaietan jai” eta halako pellokeriekin. Laburrean, ulertu arazi nahi izan digute jaietan gertatzen denak ez diola eguneroko bizimoduari eragiten, gauza banandu eta berezitzat ulertzen baita.
Jaiak, baina, bizitzaren erdigunean daude, eta ondorioz, jendarte gatazkak jaietan ere erreproduzitzen dira. Ez soilik lan eta atseden erritoekin lotuta daudelako, ideia eta baloreen munduarekin lotuta daudelako baizik, herriaren nortasunarekin, jendarte egiturekin eta genero sistemekin. Hau da, pertsonen arteko harremanekin. Kanpora begirako proiekzio bat irudikatzeaz gain, identitate barne-dinamika batean kokatzen da jaia, kooperazio lokalaren eta jendarte esperientzia bat partekatzen ari delako pertzepzioaren bidez. Jaia ez da inola ere aisialdi adierazpen hutsa. Festan biltzen, agertzen eta zilegi egiten baitira kultura eta jendartearen funtsezko hainbat alderdi, kultura eta jendarte horiek ezaugarritzat dituzten balioak, ereduak eta hierarkiak. Hala, jaietan agerian geratzen dira jendartean oraindik ere oso sustraituta dauden joera eta mugak.
Jaia, beraz, eraldaketa soziala ahalbidetzeko espazio ezinbesteko bezala agertzen zaigu. Eta horretan diraute euskal herrietako askotariko mugimenduek. Gauzak bestela egiten derrigorrean; edo saiakeran. “Beste mundu bat posible da” baino, Modernitate industrialak eraiki duen aterabiderik gabeko kalean paseatzearen ondorioz “beste mundu bat segurua” den bezala, krisi garaiotan jaia ere bestelakoa zaigu. Eta ez soilik poltsikoetan hondarra besterik ez zaigulako geratzen, baizik eta ohartu garelako mundu “garatuaren” kontsumitzeko eta produzitzeko patroiak arriskuan jartzen duela merezi duen guztia. Errotik aldatu behar ditugu produkzioa, ekonomia eta bizitza ulertzeko moldeak, eta jaien espazioa, bere berezitasunengatik, espazio egokia daiteke saiakera horretan.
Krisiarekin batera bestelako jendarte ereduek plaza publikora nola, hala egin du gurean jauzi azken urteotan eztabaidaren erdigunera jai ereduaren inguruko gogoetak. Eta aurtengo udak adibide franko utzi dizkigu, kasik egutegian gorriz tindaturiko egunak haina. Zeresan handia eman duen ekimena, dudarik gabe, Donostiako Piratek uztailean antolaturiko “Edozer dugu posible” eguna izan da. Mugimenduaren hitzetan “jai herrikoien aldeko eguna”, Manu Chaoren kontzertuak entzutetsu egina. Izan ere, bai mugimendua eta bai hiria bera, ertzetatik harago, munduaren mapan kokatu baitzituen Zurriola hondartzako ikuskizunak. Ez zen, noski, inguruotan Manuk eskainitako emanaldi bakarra izan. Berezitasunak, baina, agerikoak dira.
Donostiako Piratak, antolaketa eredu horizontalago eta parte-hartzaileagoa helburu duen eraketa eta gogoeta prozesu batean murgildurik daude. Antolaketa honek, eta baita auzolanean parte hartu zuen hamarnaka norbanakok ahalbidetu zuen ekimena. Piraten hitzetan 500 boluntarioren lanak egin zuen ikusgarri eguna. Jaialdiaren ingurumarian, gainera, gerora mugimenduaren baitan egonkortu diren zenbait lantalde sortu ziren. Adibide bat aipatzearren, eraso sexisten aurkako arretaren inguruan, eta Bilgune Feministaren ekarpenaz sorturiko lantaldea. Gerora, bai aste nagusi piratan eta bai ikasturtean zehar, genero ikuspegitik lanketa desberdinak egiten diharduena. Auzolan erraldoi honetan sortutako elkarlanak azpimarragarri dira. Aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiten duen Goyeneche Fundazioa edo Bagera Euskara Elkartea, besteak beste; ahaztu gabe Porrotx edo Ainara Azpiazu bezalako artisten ekarpena. Merezi du, halaber, herri mugimendua eta administrazio publikoaren arteko elkarlanean arreta jartzea. Gorago aipatu autonomia lehenetsiz beti ere, aurrerantzean sortu daitezkeen bestelako espazioen peskizan urrats interesgarria zait. Udalaren zerbitzuen (Udaltzaingoa, Suhiltzaileak, Mugikortasuna, Garbiketa eta Hondartza zerbitzuak) eta herri mugimenduaren arteko koordinazioa %100ekoa izan zela adierazi zuen Juan Karlos Izagirre alkateak. Beste edozein herritan ohikoa daitekeen egoera, hogei urteko “odontokrazia”-ren ondorioz, berria da bere horretan Donostian.
Dena den, eta ertzetan haize hotz batek jotzen digun arren bizkarrean, erdigunean dena ez da goxo. Erdigunearen handitasunak horditzen baitu. Eta tamainak axola du, Euskal Herria Zuzenean festibaleko lagunek ondo dakitenez. Gaur gaurkoz, handitasunak bere horretan dakar muga. Jasangarritasunaz ari garela, adibidez, txikia eta handiaren arteko dikotomia erdigunean paratzen da. Eta hala, hondakinen kudeaketa edo multinazionalen produktuen salmentak zeresana sortu zuen mugimenduaren baitan. Egoerari itzulia eman nahi dioten mugimendu eraldatzaileek birjabetze materiala lortzeaz batera, birjabetze sinbolikoa behar dute. Deskolonizazio kulturala abiatu eta mendekotasun ideologiko barneratua eten beharra dute. Zer diren gauzak, bigarrena kasik erdietsita lehenean hankamotz. Hargatik, nago, jaialdiaren ekarpen handiena, azken urteetan eta mugimenduaren baitan, pixkanaka indar hartzen zihoan jai ereduaren ber-pentsatze beharraren eztabaida kide gehienen begietara erabat ezinbesteko bilakatu izana dela. Egoerak eraldatzeko funtsezkoak diren hainbat eztabaida ertzetatik erdigunera igaro izana, alegia. Bizitzeko moldeak azpitik aldatzeko, behetik gora eta lurrari ondo josita, ertzetara so egin behar. Eta orduan bai, orduan edozer izango dugu posible.
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia.
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]
Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]