Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren lan-deialdiak hizkuntz eskubideak urratzen dituela salatu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak

  • Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarako 700 postu eta Udaltzaingorako 57 postu eskainiz egindako lan-deialdiak ez ditu hizkuntza eskubideak betetzen Behatokiaren arabera. Lanpostu berri ugari sortu eta hainbat pertsona erretiratuko diren honetan belaunaldi aldaketa emango dela ondorioztatu du Behatokiak, eta defendatu "une erabakiorra dela hizkuntza eskubideei begira".


2021eko urtarrilaren 14an - 12:51
(Argazkia: Aitor Kaltzakorta Belaustegi)

Berriki, polizia agente izateko ehundaka posturako lan-deialdia egin du Eusko Jaurlaritzak. Zehazki, Ertzaintzarako 700 postu eta Udaltzaingorako 57 postu daude betetzear. Kopuru esanguratsua izanik, eta egun aktibo dauden hainbat agenteren erretiroa aurreikusita, belaunaldi aldaketa datorrena ondorioztatu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak: "Horregatik, une erabakiorra da hizkuntza eskubideei begira: lan-deialdietako hizkuntza-eskakizunek baldintzatuko dute etorkizuneko Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren hizkuntza gaitasuna, eta, ondorioz, baita herritarren hizkuntza eskubideak ere", azaldu dute.

Lan-deialdia aztertuta, Behatokiak ondorioztatu du ez duela bermerik eskaintzen hizkuntza eskubideei dagokienez. Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariak salatu duenez, Ertzaintzarako 700 postuetako 238k ez dute profil linguistikoaren derrigortasun datarik, eta "euskara maila izan gabe sar daitezke administrazio publikoan, beraz". Gainontzeko 462 postuetan, aldiz, B2 profil linguistikoa eskatzen da. Udaltzaingoari dagokionez, 57 lanpostuetatik 14k ez du derrigortasun datarik.

Gaubekak azpimarratu duenez, "derrigortasun data duten langile kopurua ez da herritarren eskubide eta zerbitzuaren kalitatearen bermeari begira ezartzen, baizik eta euskaraz dakiten balizko herritar kopuruaren arabera. Zerbitzu publikoan onargaitza da hori, herritar guztien eskubideen bermatzailea izan beharko lukeelako, eta derrigortasun datarik gabe, ez dago hori bermatzerik".

Behatokiak gogorarazi du urtero jasotzen dituela hainbat kexa herritarren partetik, salatuz ez dutela lortu euskarazko zerbitzua jasotzea Ertzaintzan edo Udaltzaingoan. "Salaketa hauek erakusten dute hutsuneak hor jarraitzen duela. Gainera, kontuan hartu behar da botere harreman jakin baten baitan harremantzen direla herritarrak erakunde horiekin. Eta askotan harreman hori desorekatua izaten da, babesgabe utziz", egin dute irakurketa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude