Ertzaintzak eginbideak hartu ditu hainbat irundarren aurka, Voxen aurkako protestak direla eta

  • Ertzaintzak diligentziak zabaldu ditu gizonezko baten aurka, eta espedientea ireki die beste bi laguni, "bart gauean Irunen Voxeko mitin batean izandako istiluetan ustez parte hartzeagatik".


2020ko ekainaren 29an - 09:20
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ertzaintzak ikerketak abiarazi ditu Irungo hainbat bizilagunen kontra. Horien artean, gizon baten aurkako diligentziak eta beste bi pertsonari irekitako espedienteak aurkitzen dira, Naizen arabera. "Bart gauean Voxeko mitin batean izandako istiluetan ustez parte hartzea" egozten zaie irundar horiei, polizia autonomikoaren iturriek aditzera eman dutenez.

Ekitaldia Pio XII plazan izan zen. Ertzaintzaren Brigada Mugikorrak kontrolatu zituen sarbideak, eta ez zieten sartzen utzi Voxen presentziaren aurka protesta egitera joan ziren bizilagunei. Istiluak inguruko kaleetan barrena izan ziren. Hainbat polizia-karga jazo ziren aldirietan.

Istilu horien ostean, Ertzaintzak gizon bat ikertu du “desordena publikoa” egotzita, eta beste biri, berriz, espedientea ireki die, ordena publikoa aztoratzearen argudiopean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Faxismoa
2025eko urriaren 29
Faxismoaz

2025eko urriaren 13
Espainia

Eguneraketa berriak daude