Otsailaren 4an, arratsaldeko 18:00etan, eta Ataunera bideko Lazkaoko azken biribilgunean, Ertzaintzaren trafiko-kontrolean geratu arazi gintuzten, automobilez gindoazela. Ertzaina espainolez zuzendu zitzaidan. Nik, mesedez, euskaraz egiteko. Nire iritzi subjektiboan, nire jarrerak ezustean harrapatu eta burla-haizea zerion irribarrez joan zen beste ertzain baten bila (4 bazeuden gutxienez) eta hark eskatu zizkidan, euskaraz, automobilaren paperak eta gida-baimena.
Paper horiekin, ordea, lehenengo ertzaina itzuli zitzaidan, espainolez ondo ahoskatuz: "Todo esta correcto". Oraingoan nire iritzia subjektiboa izateko beldurrik gabe esan dezaket, apropos etorri zitzaidala bera, hain zuzen ere bere agintekeriaz harro, niri inork euskaraz egiteari uko egin, eta berak espainolez itxi nahian gure artekoa. Eta nola ez, «Izorrai!!» zerion tonu eta irribarre maltzurrez.
Zer egin behar nuen nik orduan? Berriz ere, euskaraz egin ziezadatela eskatu? Ertzain hau aintzakotzat ez hartu eta bertan geratu bere eskutik dokumentuak jaso gabe eta automobila abiatzeko asmorik gabe? Beasaingo polizia etxera joan salaketa jartzera? Etxeratu eta Hizkuntza Eskubideen Behatokira eta Elebidera enegarren idatzi bat bidali?
Nik ez daukat hemen diodanaren ahots-grabaketarik edo bideorik, ez badira nire hitzaren eta nire alboan zihoanaren hitzaren balioak. Beraz, pentsa noraino irits naitekeen salaketaz salaketa, bideoz grabatutako lekukotza ere, salatariaren kontra erabiltzen badute!
1982tik ari da Ertzaintza trafikoa zaintzen: 37 urte! Nik hizpide dudan ertzaina, jaio gabea artean. Dena esanda dago: ertzain horrek jarrera hori izan badezake, agintarien babesa duela badakielako da. Auziak dagoeneko ez du heldulekurik: euskaraz ez dakien (edo euskaraz hitz egin nahi ez duen) ertzaina espainolez hitz egiten euskaraz egin nahi duen herritarrari hizkuntz eskubidea ukatuz.
Non daude Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko arduradunak, Pertsona helburu lelopean haien menpekoek harropuzkeria horrekin eman badezakete herritarronganako zerbitzua? Zein pertsonaz ari dira? Ze helbururekin? Eta, non daude, arduradun horiek gainetik dituzten politikariak? Ertzaintzaren baitan egoera hori ahalbideratzen duten politikariak…
Egoera honi behin betikoz buelta ematekotan, espainolez hitz egiten diguten ertzainei euskaraz egin diezagutela exijitzea nork beraren borondatearen baitako jarrera hartze aktiboan baizik ez badago, zertan gabiltza egunero-eguneroko trafiko-kontroletan nik bizi izandako gauza bera bizi dugun ehundaka eta ehundaka euskaldun euskaltzaleak? Ala, guretzat ere «todo esta correcto» da, isilpean pasa dezakegun egoera hori? Azken bi galdera hauen erantzunek kezkatzen naute.
Hurrena kontrolean geratu arazi eta espainolez zuzentzen zaidan ertzainari, nire idatzi honen kopia bat emango diot. Aurrerantzean automobilean erabiliko baitut kopia sorta bat. Horrekin beharko dute. Ohi bezala kotxearen paperak eta nire identifikazio-agiriak zuzen izango ditut, noski, baina horiek ikusi nahi dituenak, paper horiek denak baino lehenagokoa dudan nire buruarenganako duintasunari ere zuzen eutsiko diodala jakin beharko du. Marka da gero, betetzen ez diren legeak betearazteko ere desobedientzia zibilera jo beharra.
Artikulu hau Goiberrik argitaratu du eta Creative Commons lizentzia libreei esker ekarri dugu ARGIAra.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]