Erasotzaileak Bilbon eraso egin ziola salatu du emakume batek. Ertzaintzak espedientea zabaldu dio 49 urteko poliziari, eta epaiketara arte kargutik kendu.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du emakume batek ertzainaren kontrako erasoa jarri duela, Bilbon sexu erasoa egin ziola salatuz.
Ertzaintzak berak atzeman zuen gizona igandean, Iurretako (Bizkaia) Ertzaintzaren Brigada Mugikorraren egoitzan. Astelehenean epaitegira bideratu zuten, eta behin-behinean aske utzi du epaileak, emakumearenganako urruntze aginduarekin.
Ertzaintzak, epaiketa egin artean kargutik kendu du agentea, eta espedientea zabaldu dio.