Errusofobia lehen eta orain (I)


2024ko urriaren 31n - 09:17
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Terminoaren jatorria XIX. mendearen hasieran kokatzen da. Garai hartan, liberal ingelesen asmo inperialistek errusiarrekin talka egin zuten, Errusia Asian zabaltzen ari baitzen eta Ingalaterraren kolonizazio nahiak oztopatzen. Beren interesak babesteko, Ingalaterrak errusiarren aurkako propaganda erabili zuen, errusiarrak krudelak, autokratak, pobreak eta atzeratuak zirela esanez, eta Europako mendebaldekoak aurrerapenarekin eta zibilizazioarekin lotzen ziren. Gerra napoleonikoetan, frantziar propagandak errusiarren aurkako antzeko mezua zabaldu zuen. Napoleonek berak adierazi zuen “Errusia basatien nazioa” zela.

1807an, panfleto anonimo bat azaldu zen. Errusia inperio basati, atzeratu eta krudel gisa aurkezten zuen, nazio txikiak zapaltzen zituela eta bere armada erraldoiak Europa suntsitzeko gaitasuna zuela esanez. Panfletoak Pedro Handia tsarraren testamentu faltsu bat zuen, hurrengo bi mendeetan eragin handia izan zuena. Hitlerrek ere erabili zuen Sobietar Batasuna inbaditzeko justifikazio gisa. Ustezko testamentuan, Errusiako Inperioaren sortzaile izan zen Pedro I.a tsarrak bere oinordekoei “Europa osoa konkistatzeko eta menperatzeko” aholkatzen zien. David Urguhart idazle eta diplomazialari britainiarrentzat Errusia “despotikoa, tiranikoa, zibilizatu gabeko herrialdea zen, mundu guztia menperatu nahi zuena”. Errusiako eliteak estereotipo horien aurka defendatu ziren, eta horrela sortu zen errusofobia terminoa, Fiodor Tiutchev poeta eta diplomazialariak asmatua. “Errusiarrak gelditzen ez baditugu Europa osoa hartuko dute” behin eta berriz errepikatzea barneko elkartasuna indartzeko erabiltzen zen.

Beren interesak babesteko, Ingalaterrak errusiarren aurkako propaganda erabili zuen, errusiarrak krudelak, autokratak, pobreak eta atzeratuak zirela esanez

Errusiari buruzko beldurrak puztuta zeuden eta beldur horiek militarismo gehiago sustatzeko eta britainiarren asmo inperial gehiago justifikatzeko erabili ziren. Propagandaren bitartez, Errusia oso espantsionista zela eta Europa osora zabaltzeko asmoa zuela sinestarazten zioten jendeari. Baina Errusiak ez zuen lurrik konkistatu Europan. Aldiz, Britainia Handiak lurrak kendu zizkien Frantzia, Holanda eta Espainiari (Gibraltar). Gainera, britainiarrek zerbait egiten zutenean askatasuna zabaltzeko omen zen eta errusiarrek beti askatasuna suntsitzeko.

Krimeako gudaren kapitulua (1853-1856) nabarmentzekoa da. Gudaren aurretik, turkiarrak erasotzaile gisa ikusiak ziren, europar kristauak beldurtzen zituen indar islamiko gisa. Krimeako gerra hasi ondoren, britainiarren propagandak otomandarrak biktima errugabe gisa aurkeztu zituen, eta Errusia, aldiz, erasotzaile basati gisa. Errusofobiaren kapitulu horrek 1812an errusiarrek Napoleoni eragin zioten porrota izan zuen aurrekari. Porrot horren ondorioz, britainiarrek etsai frantses eternoaren tokia errusiarrekin ordezkatu zuten. Hortik aurrera, Errusia izanen zen britainiar boteretsuen etsai nagusia eta inoiz ez zituzten errusiarrak europar gisa onartu.

Errusofobia horrek Errusiari afera askoren errua leporatzea ekarri du:

  • 1920ko hamarkadan, Britainia Handian langile-mugimenduen gorakada handia izan zen. Horiek zapaltzeko asmoz, propaganda liberalak esan zuen gehien gorrotatuak ziren errusiarren laguntza jasotzen ari zirela. Horretarako, Internazional Komunistako buruak Britainia Handiko Alderdi Komunistari jarduera subertsiboetan parte hartzeko agintzen zion gutun faltsu bat sortu zuten. Gutuna faltsua zela frogatu zen, baina ordurako Alderdi Laborista suntsituta zegoen.
  • 2016ko hauteskundeetan, Trumpen irudia kaltetu asmoz, Bill Clintonek Steel txostena sortu eta finantzatu zuen eta Errusiarekin eta Vladimir Putinekin lotura bat asmatu. Barack Obama presidente ohiarekin batera antolatu zuen. Geroago frogatu zen faltsua zela leporatu zitzaion hackeatzea eta zerbitzari ezkutuen sare guztia.
  • Agian azken urteetako kasurik adierazgarriena Nord Stream gasbidearen bandera faltsuko gertaera izan da. Herrialde batekiko aurkakotasun handia dagoenean gertatu daitekeenaren erakustaldi garbia. Errua Errusiari leporatu zitzaion, baina zertarako lehertu behar zuen gasbidea, gas hornidura mozteko giltza ixtea nahikoa bazen? AEBek eta NATOk gertakaria Ukrainako gerra gehiago militarizatzeko eta eskalatzeko baliatu zuten.
  • Mexikotik AEBetara gertatzen ari den migratze masiboa agente errusiarrei leporatzen ari zaie. Haiek izanen lirateke han gertatzen ari den migrazio-krisiaren erantzuleak.
  • Azken urteetan, 2017tik aurrera batez ere, zimitz izurriteak agertu dira Frantzian, Parisen bereziki, altzari eta oheak erruz kutsatu dituztenak. Frantziar propagandak Errusiaren gerra hibridoari egotzi dizkio izurriteak.

Errusiarren aurkako sentimendu hori propaganda masiboaren bidez elikatzen da. Arriskuak ditu. 1830ean Chronicle aldizkariak errusofobia baretu behar zela eskatzen zuen, “benetan existitzen ez diren mehatxuekin obsesionatuta jarraitzen badugu, barregarri geratuko garelako”.

Joan Mari Beloki Kortexarena

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Eguneraketa berriak daude