Errusiak bonbardaketak indartu ditu Kieven eta Chernigoven

  • Errusiak ez du Istanbulen emandako hitza bete, eta bonbardaketak indartu ditu Kieven eta Chenigoven.


2022ko martxoaren 30ean - 16:42
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Atzo Istanbulen Ukrainak eta Errusiak egindako negoziaketa jardunaldiaren ostean, Errusiako ordezkaritzak adierazi zuen Kieven eta Chernigoven "drastikoki" jaitsiko zutela bonbardaketen indarra. Hala ere, adierazitakoaren aurka, indartu egin dituzte bonbardaketak iparraldeko bi hirietan.

Chernigov hiriko alkateak, Vladyslav Atroshenkok, CNN AEBetako katearekin hitz egin du, eta adierazi du "izugarrizko erasoa" egin duela Errusiak hiriaren aurka: "Bonbardaketen intentsitatea handitu dute". 25 zibil zauritu direla baieztatu du alkateak.

Kieven dauden hainbat kazetarik, Mikel Ayestaran tartean, bonbardaketa errusiarren intentsitateak gora egin dutela adierazi dute gaurkoan. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2025eko azaroaren 12
Higadura

2025eko maiatzaren 28
Istanbul II

Eguneraketa berriak daude