Erresuma Batura pateretan heltzen diren pertsonei asilo politikoa eskatzea debekatu nahi diete

  • Migrazioa mugatzeko plan bat aurkeztuko du Rishi Sunak lehen ministroak aste honetan: pateretan heltzen diren pertsonak Ruandara edo “herrialde seguru batera” bidaliko dituzte, eta ezingo dute asilo eskaerarik egin. 2022an 45.000 lagun iritsi ziren herrialdera Calais-eko kanaletik.


2023ko martxoaren 06an - 12:55
Azken eguneraketa: 2023-03-07 10:06:33

Migratzaileen aurkako neurriak gogortu nahi ditu Erresuma Batuko Gobernuak. Rishi Sunak gobernuburuak dio legez kanpoko migrazioa saihesteko erreminta izango dela plana, aste honetan aurkeztuko duena. Gobernuz kanpoko erakundeek gogor kritikatu dute erabakia.

Orain arte Erresuma Batura Frantziako kostatik pateretan ailegatzean diren migratzaileek aukera dute asiloa eskatu eta bitartean herrialdean egoteko. Hori ukatu nahi die Sunakek, Calaiseko kanaletik iristen direnak “posible bezain azkar” bidaliko dituzte Ruandara edo “herrialde seguru batera”, eta ezingo dute asilo eskaerarik egin. Are gehiago, debekatu egingo zaie etorkizunean herrialdera sartzea edota britainiar hiritartasuna lortzea, The Guardianek zehaztu duenez.

Kritika oldea eragin du Sunaken plan berriak, hala nola gobernuz kanpoko erakundeen aldetik eta oposizioko alderdien aldetik. Migrazio Zerbitzuek, esaterako, ohartarazi dute pertsonak kamioietara bideratuko dituela kanaleko sarbidea ixteak. Erresuma Baturako legezko migrazioa soilik Ukraina, Afganistan eta Hong Kongeko bide jakinetara mugatuta dago, The Guardianek gogorarazten duenez.

45.000 pertsona pateretan

Egun, 160.000 pertsona daude Erresuma Batuan asilo eskaeraren onarpenaren zain. 2023an gutxienez 2.950 pertsona iritsi dira Calaiseko kanaletik, eta 2022an gutxienez 45.000 izan ziren –2021ean baino 17.000 gehiago–. 2022an gobernuak martxan jarri zuen plan bat migratzaileak Erresuma Batutik kanporatzeko eta Ruandara bidaltzeko, baina auzitegietan oztopoak jartzen ari direnez, geldirik dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Migratzaileei laguntzeagatik gutxienez 117 pertsona auzitara eraman dituzte Europan 2023an

Pertsona migratzaileak laguntzea kriminalizatzen duten politikak nagusi dira Europar Batasunean, eta hori egiteagatik auzitara eraman dituzten pertsonen kopuruak errekor berria ezarri du 2023an: gutxienez 117.


Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


Eguneraketa berriak daude