Errekaleorreko VI. urteurrena ospatuko dute iraileko azken asteburuan

  • Irailaren 27tik 29ra ospatuko dute urteurrena, Errekalor Bizirik proiektua martxan jarri zenetik sei urte betetzen direnean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 20an - 08:59
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Errekaleor Bizirik proiektua martxan jarri zenetik sei urte bete direnean, urteurrena ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute errekaleortarrek irailaren 27tik 29ra.

Txupinazoarekin hasiko den urteurrenean, kontzertuak, umeentzako gunea, BMX erakusketa, bazkari herrikoiak eta bestelako sorpresak iragarri dituzte auzoan.

Egitaraua

Ostirala 27

  • 19:00 Txupinazoa
  • 19:30 Ronda Kopera musikatua eta pintxo txapelketa
  • 22:00 Euskabaret
  • 00:00 DJ Voldemort eta jai orteroa

Larunbata 28

  • 12:00 Umeen gunea
  • 12:00 Nisune ipuin kontalaria
  • 13:00 Marianitada eta Trikipoteoa Arai Konpartsarekin
  • 15:00 Bazkaria
  • 17:00 Rototonda
  • 19:00 BMX erakusketa
  • 20:00 Antzerkia: Agur eta Dolore
  • 22:00 Ekitaldia
  • 22:30 Kontzertuak: Recordando Cultura, Dupla, McOnak, DJ Yngryd eta Miss Bihotza.

Igandea 29

  • 15:00 Bazkari autogestionatua
  • 17:00 Sound System: Zuretzako mezua meets Yare Collective & Frontline stepass

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errekaleor
Eguneraketa berriak daude