Errekaleorreko hamazazpi mural erraldoiak

  • Gasteizko Errekaleor auzoan dauden mural erraldoien argazkiak.


2018ko ekainaren 25an - 12:21
Errkaleorreko muralei egindako bisitan.

Auzoko bizilagunek eta kanpotik etorritako artistek egin dituzte muralak, bai Espainiako Estatuko beste autonomia erkidegotatik bai munduko beste toki batzuetatik ere, besteak beste AEBetatik eta Errumaniatik.

Hemen Errekaleor Bizirik-ek Twitterrera igotako argazkiak:

Auzoaren sarreran ongi etorria edonori ematen diona.
Txirrinka ekimenaren baitan, "lurra zaindu, eredu soziala eraldatu" lelopean.
Argi mozketa baino pixkatxo bat lehenago, "Auzo Boterea" murala. Borroka ezberdinen isladak dituen mural luzea.
Argi mozketa eta gero BLU margolari italiarra auzoan agertu eta plaza ondoan mural eder hau utzi zigun.
Aurrekoarekin asetu ez, eta milaka detaile dituen beste hau utzi zigun BLUk.
Argentinatik etorritako Tomás Faciok tinta txinatarrez egindako beste hau egin zuen.
Escif Valentziarrak "gaua gurea da" lelopean, katu erraldoi hau margotu zuen, garai hartan genuen iluntasunari erreferentzia eginez.
Manolo Mesa Andaluzak "La Pegarra" arabako ur-ontzi tradizionala plasmatu zuen pareta honetan.
Txileko Barrikada Grafikak eta El Yakok "K-ira la perrita" (K-ira txakurtxoa) margotu zuten.
"Aurrera" izeneko murala Andaluziatik eta Madriletik etorritako Zorak eta Julik egin zuten. Auzoko zenbait jarduera ikus daitezke irudian.
Ipar Irlandako Derryko mural mitikoari erreferentziaz "You are now entering free Errekaleor".
Estatu Batuetatik etorritako Nicole Salgarrek emakume hau margotu zuen.
Notre-Dame-Des-Landeseko ZAD landa-gune kolektibizatu erraldoiarekin elkartasun murala.
Errumaniako Ocuk eta Kerozenek mural psikodeliko hau egin zuten Gaztetxearen atzeko paretan.
Eguzki plaketako Coopfunding-ean dirua jarritakoei eskerrak emateko murala ehundaka izenekin.
Bartzelonako Btoy artistak plaza ondoan egindako A.C.A.B. murala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errekaleor
Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Errekaleorrek 10 urte
“Gogoz eta indartsu heldu gara 10. urteurreneko ospakizunera"

2013ko irailaren 3an Gasteizko aldirietako Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Hilabete amaieran ospatuko dute urteurren borobila, talde entzutetsuen kontzertuekin, besteak beste. Hamarkada oso baten gazi-gozoez, Urtaranen... [+]


2023-06-01 | Ilargi Manzanares
Oinharri eskolak herri mugimenduentzako formakuntza eskainiko du Errekaleorren, uztailaren 15etik 23ra

Oinharri eskolak Formakuntza Barnetegia eskainiko du, Euskal Herriko herri mugimenduentzako formakuntza politikoa. Lau urte daramatzate formakuntza ematen, eta beraien metodologia Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduan (MST) oinarrituta dago, materialismo dialektikoa ardatz.


2023-02-27 | Hala Bedi
Errekaleorreko etxeak egoera onean daudela berretsi du azterketa tekniko batek

Azterlan hori egiteko, jendea bizi den blokeen egoera, ezaugarri fisikoak eta eraikuntzakoak, balizko arazoak eta bizigarritasunari dagokionez duten egoera orokorra aztertu dituzte, 2022an zehar. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ereduari jarraituz egin dituzte blokeen... [+]


Eguneraketa berriak daude