Piggott motako sorgailu eolikoa eraiki dute Errekaleorren, bi aste iraun duen tailerrean. Masta falta zaio funtzionatzen hasteko eta hori eraikitzeko beste tailer kolektibo bat antolatu dute.
Sorkuntza prozesua erabatekoa izan da, atal guztiak hasieratik sortu dituzte. Haize errotak dituen hiru palak berdinak izateko egurra eskuz landu dute, baita elektrizitatea sortzeko bobinak ere. Hasiera batean prozesuak bost egun iraungo zuela aurreikusi bazen ere, azkenean bi aste iraun du. Hamabi lagunek parte hartu dute eta lau hizkuntzetan izan da tailerra.
Maiatzean argindarra moztu zioten auzoari eta hainbat proposamen egiten ari dira energia burujabetzaren bidean. Errotaz gain, hainbat eguzki plaka jarri dituzte udan zehar elektrizitatea sortzeko.
Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.
2013ko irailaren 3an Gasteizko aldirietako Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Hilabete amaieran ospatuko dute urteurren borobila, talde entzutetsuen kontzertuekin, besteak beste. Hamarkada oso baten gazi-gozoez, Urtaranen... [+]
Oinharri eskolak Formakuntza Barnetegia eskainiko du, Euskal Herriko herri mugimenduentzako formakuntza politikoa. Lau urte daramatzate formakuntza ematen, eta beraien metodologia Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduan (MST) oinarrituta dago, materialismo dialektikoa ardatz.
Azterlan hori egiteko, jendea bizi den blokeen egoera, ezaugarri fisikoak eta eraikuntzakoak, balizko arazoak eta bizigarritasunari dagokionez duten egoera orokorra aztertu dituzte, 2022an zehar. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ereduari jarraituz egin dituzte blokeen... [+]