Errekaleor margotzeko auzolanera deitu dute uztailaren 23tik abuztuaren 3ra

  • Auzolanean parte hartzen dutenek Errekaleorren gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko aukera edukiko dute, baita auzoan lo egitekoa ere, espazio komun zein kanpin dendetan. Izena emateko auzolanaerrekaleor@riseup.net helbidera idazteko eskatu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 16an - 14:44

Aurten bost urte beteko ditu Errekaleor auzo askeak, eta urte guzti hauetan jarduera ezberdinak garatu dituzte auzoan,  Gasteizko Udalak abandonatutako auzoa biziberritzen. Auzolana ardatz hartuta, auzoa margotzeko erronka jarri diete orain euren buruei. Ez dute bakarrik egin nahi, ordea, eta parte hartzeko deia egin diete herritarrei: "Auzolanaren bidez lan egiteko erabakia hartu dugu, argi dugulako hau dela bizi nahi dugun eta gure proiektu politikoa aurrera eraman nahi dugun espazioa, autogestioan eta asanbladan oinarritzen dena".  Teilatuak, kornisak, kanaloiak eta fatxadak landuko dituzte, jakinarazi dutenez.

Uztailaren 23tik abuztuaren 3ra egingo dute auzolana, eta egun horietan guztietan auzoan gosaldu, bazkaldu eta afaltzeko aukera egongo dela jakinarazi dute, baita bertan lo egiteko parada ere. Lan, sukalde eta zaintza txandak antolatuko dituzte, haurrak dituzten gurasoek ere parte hartzeko aukera izan dezaten. 

Izena emateko auzolanaerrekaleor@riseup.net helbidera idazteko eskatu dute, baita materialarekin laguntzeko aukera izanez gero ere. 

Albiste hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker argitaratu dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errekaleor
Errekaleorren 10. urteurreneko ekintzetan jasandako polizia jazarpena salatu dute

Errekaleor Bizirik auzoaren hamargarren urteurrena ari da ospatzen. Adierazi dutenez, 24 orduan lau identifikazio eta hiru isun jasan dituzte. Isunak mozal legea aplikatuta jarri dizkiete.


Errekaleorrek 10 urte
“Gogoz eta indartsu heldu gara 10. urteurreneko ospakizunera"

2013ko irailaren 3an Gasteizko aldirietako Errekaleor auzoko 26. ataria okupatu zuten Gasteizko EHUren campuseko zenbait ikaslek. Hilabete amaieran ospatuko dute urteurren borobila, talde entzutetsuen kontzertuekin, besteak beste. Hamarkada oso baten gazi-gozoez, Urtaranen... [+]


2023-06-01 | Ilargi Manzanares
Oinharri eskolak herri mugimenduentzako formakuntza eskainiko du Errekaleorren, uztailaren 15etik 23ra

Oinharri eskolak Formakuntza Barnetegia eskainiko du, Euskal Herriko herri mugimenduentzako formakuntza politikoa. Lau urte daramatzate formakuntza ematen, eta beraien metodologia Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduan (MST) oinarrituta dago, materialismo dialektikoa ardatz.


2023-02-27 | Hala Bedi
Errekaleorreko etxeak egoera onean daudela berretsi du azterketa tekniko batek

Azterlan hori egiteko, jendea bizi den blokeen egoera, ezaugarri fisikoak eta eraikuntzakoak, balizko arazoak eta bizigarritasunari dagokionez duten egoera orokorra aztertu dituzte, 2022an zehar. EAEko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ereduari jarraituz egin dituzte blokeen... [+]


Eguneraketa berriak daude