Errefuxiatuentzako harrera zentro bat zabalduko dute Langraiz Okan

  • Errefuxiatuentzako harrera zentro bat zabalduko dute Langraiz Okako Menesianoen eraikinean. Zentroak 70 asilo eskatzailerentzat tokia izango du eta abuztuan zabalduko dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 12an - 17:14
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Errefuxiatuentzako harrera zentroa CEAR Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordearen esku izanen da, eta asiloa eskatu dutenei emango zaie aterpea, tramiteek iraun bitartean. Araban, Gasteizetik kanpo dagoen mota horretako zentro bakarra izango da. Langraiz Okako Menesianoen eraikinean errefuxiatuentzako harrera zentro ak 60-70 plaza izanen ditu. 

Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren eta Espainiako Kristauen Eskolen arteko akordioaren ondoren lortu da zentroaren proiektua. Hain zuzen ere, Langraiz Okako Menesianoen eraikina hautatu dute aterpetxe berria antolatzeko. Madrilek finantzatuko du zentroa, eta CEAR elkarteko talde batek lagunduko ditu errefuxiatuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ongi Etorri Errefuxiatuak
Eguneraketa berriak daude