Errefuxiatu eta asilo eskatzaileentzako zentroa irekiko dute Oñatin

  • 100 lagunentzako lekua izango du Jaurlaritzak irailean irekiko duen zentroak. CEAR Euskadik eta Enplegu eta Politiketarako sailak kudeatuko dute.


2018ko irailaren 13an - 09:22
Saharaz egoaldeko etorkin bat Irungo zentroan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Komunikatu batean Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, errefuxiatuei eta nazioarteko babesa eskatzen dutenei zuzenduta dago zentroa; Gehienez, hiru hilabetez egon daitezke gehienez.

Zentroaren helburu nagusia babesa eskatu duten pertsonei ostatua, orientabidea eta desbideratzea eskaintzea da.

CEAR Euskadi eta Enplegu eta Politiketako sailarekin elkarlanean arituko dira Oñatiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta errefuxiatuei laguntzen dien zenbait erakunde.

Berrizen ere zabalduko dute

Anboto.org-ek eman duen informazioaren arabera, Berrizko Olakueta aterpetxean zabalduko du Eusko Jaurlaritzak zentro berria. Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak jakinarazi duenez, “hainbat egoera antzematen ari dira eta hori dela eta, batik bat, kolektibo ahulenei arreta bereziagoa emateko beharra aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak larrialdietako baliabideetan eskaintzen den egonaldia baino egonaldi luzeagoko baliabidea jarriko du abian”.

Orain arte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Irunen eman zaie etorkinei aterpea baina hiru egunerako gehienez


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Eguneraketa berriak daude