Erraustegien aurka 900 elkarte biltzen dituen mundu mailako GAIA aliantzak Ertzaintzaren bortizkeria salatu du

  • Erraustegien aurka mundu osoko 92 herrialdetako 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak igandean Ertzaintzak Zubietan erabilitako bortizkeria salatu du.


2018ko irailaren 26an - 08:56
Argazkia: Ibai Arrieta.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Erraustegiaren aurkako manifestarien aurka, polizia bortizkeriarekin lotutako informazio eskandalagarria jaso dugu Donostiatik, Euskal Herritik. Gu manifestariekin lerratzen gara eta erasoa gaitzetsi nahi dugu", dio hitzez hitz Twitterren jarri duten mezuak.

Hemen bidali duten mezua.

Hego Amerikako GAIA azpisailak ere salatu du erasoa, gaztelaniaz, sare sozialetan.

Igandean ehunka lagun Zubieta herritik abiatu ziren, Gipuzkoa Zutikek deituta, erraustegiaren aurka protesta egitera. Ertzaintza bidea blokeatzeaz gain, era baketsuan protestan ari ziren herritarren aurka oldartu zen, hainbat zauritu eraginez.


Gipuzkoako erraustegia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...