Erraustegiek erditze goiztiarretan eta bihotzeko nahiz gernubideen gaixotasunetan eragin zuzena, OEIT-eko medikuen arabera

  • Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak (OEIT) erraustegiak osasunean duen eragina aztertzen eta nazioartean gai honi buruz landu diren ikerlaneko azterlanak argitaratzen segitzen du astero sare sozialen bidez. Datu berri eta kezkagarri gehiago plazaratu dituzte azken aldian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko martxoaren 29an - 12:06
San Zenoko erraustegia, Italian: Ingurumen Zentro bat dauka hark ere zaborrak erretzeko labeen aldamenean. (Argazkia: La Nazione)

Esaterako, honela dio, M. Santoro M eta beste ikerlari batzuek 2016an plazaratutako "Adverse reproductive outcomes associated with exposure to a municipal solid waste incinerator" ikerlanak. OEITek bertatik jasotako datuen arabera, "eremu bateko kutsadura-iturri ezberdinak aztertzen dituzte. Ez dute aurkitzen ezberdintasunik umetoki-barruko hazkundean eta sexuen erratioan eta ezta ere pisu baxuko jaiotzeetan. Hala ere erraustegiarekin lotura aurkitzen dute garai-aurreko erditzeetan (<37 aste)".

Italiako beste ikerlan bat da F. Minchilli eta beste batzuek 2016 argitaratutako "Epidemiological population-based cohort study on mortality and hospitalization in the area near the waste incinerator plant of San Zeno, Arezzo (Tuscany Region, Central Italy)". Kasu honetan "bere aktibitatea 2000. urtean abiatu zuen erraustegi batek osasunean izandako eragina aztertzen du. Esposizioa baloratzeko erraustegiak aireratutako PM10 partikulen kontzentrazioak neurtzen dira pertzentiletan. Ikerketak dio gaixotasun kardiobaskularrak %18 eta gernubideen gaixotasunak %21 handitzen direla (>80ko pertzentila vs <50eko pertzentila)".

Aurretik argitaraturiko ikerlanak

Italiako M.N. Golino eta beste batzuek argitaratutako "Morbidity in a population living close to urban waste incinerator plants in Lazio Region (Central Italy): a retrospective cohort study using a before-after design" azterlaneko datuak hain zuzen. "Ikerketa honetan ikusi zen PM10 mikropartikulen kontzentrazio altuagoetara esposizioa eduki zuen populazioan biriketako gaixotasun kroniko buxatzailearengatiko ospitaleratze arriskua %86 handitzen dela eta arazo kardiobaskularrengatik zirenak berriz %8 handitu zirela".

Ingalaterrako "Spatial analysis of health effects of large industrial incinerators in England, 1998-2008: a study using matched case-control areas" azterlanaren arabera, "erraustegiaren inguruko 10 kilometroko erradio batean leuzemien gehikuntza bat atzematen da".

Italiako 2010eko "Cancer incidence in people with residential exposure to a municipal waste incinerator: an ecological study in Modena (Italy), 1991-2005 azterlanean, "erraustegiaren inguruko 3,5 kilometroko erradio batean leuzemien %28-35eko gehikuntza aurkitzen dute".

"Minbiziak eragindako hilkortasuna %9 igotzen da"

2012ko Espainiako beste ikerlan bat "Cancer mortality in towns in the vicinity of incinerators and installations for the recovery or disposal of hazardous waste" izenekoa. Kasu honetan, "kutsadura-iturri ezberdinek minbiziak eragindako hilkortasunean duten eragina aztertzen da, iturri bakoitzari dagozkion datu espezifikoak agertzeko beharrezko doikuntzak egin ondoren. Hondakinen errausketari dagokionez minbiziak eragindako hilkortasuna %9 igotzen da, emakumeengan urdaileko minbiziak eragindakoa %38 eta behazun-xixkuarenak eragindakoa %43 igotzen dira hurrenez-hurren eta gizonezkoetan pleurak eragindakoa %98 igotzen da".

Frantziako beste bi ikerketetako datuak plazaratu ditu OEIT-k asteotan. Batetik, Frantziako "Increased risk of non-Hodgkin lymphoma and serum organochlorine concentrations among neighbors of a municipal solid waste incinerator" azterlanetik jasotakoak. "Ikerketa honetan erraustegietatik gertu bizi diren pertsonen odol-analisietan dioxina-maila altuak aurkitzen dituzte eta linfoma ez-Hodgkin minbiziarekin asoziazioa ere bai".

Frantzian 1990-99 urte artean eginiko beste ikerlan bat ere aztertu du OEIT-k, “lau departamendu frantsesetan 1972-1990 urte bitartean eraikitako erraustegietako emisioen esposizioan egondako” populazioari buruzkoa. Bertan, “asoziazioa baieztatzen da minbizi guztiak hartuta %6ko gehikuntzarekin, baita ere emakumeetan bularreko minbiziaren %9ko gehikuntzarekin, linfoma ez-Hodgkin-en %12ko gehikuntzarekin bi sexuetan eta gizonetan mielomen %23ko gehikuntzarekin”. 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


2022-09-08 | Zero Zabor
Igandean Kontxako hondartzan protesta eginen dute Zubietako eta Bergarako erraustegien kontra

Errausketaren Aurkako Mugimenduak dei egin die Gipuzkoako herritarrei hondakinen errausketaren aurka mobilizatzera Donostian irailaren 11n, estropadak jokatzen diren ordu berean. Urteak daramatzate EAMeko militanteek bere protesta azaltzen Zubietan eraikitako erraustegiaren... [+]


2022-06-20 | ARGIA
Bergaran Larramendiko erraustegiaren kontrako mobilizazio jendetsua

Larramendiko Arnasa taldeak deituta, lagun ugari bildu du Valogreen enpresak Bergaran eraiki nahi duen erraustegiaren aurkako manifestazioak, igande eguerdian. Jaurlaritzaren jarrera salatu dute.


2022-04-26 | Zero Zabor
Zabalgarbi erraustegiak 17 milioi irabazi ditu dirulaguntzetan, hondakinak benetan ez balorizatu arren

Iraunkortasun ekologikoa, gizarte eta ingurumen-krisiak eta klima aldaketak Euskal Herrian dauzkan ezaugarriak ikertzen dituen Ekopol elkarteak analizatu du Bizkaiko Zabalgarbi erraustegiak 2020an egindako jardunaren emaitza. Ondorio larriena zera da: Europako agintaritzak... [+]


2022-04-20 | Zero Zabor
Bartzelonako erraustegiari fiskaltzak salaketa sartu dio, ingurumen araudia urratzeagatik

2018an Airenet plataformako herritarrek auzitegian jakinarazi zituzten Bartzelona eta inguruko metropoliko hondakinak erretzen dituen Sant Adriá de Besòseko erraustegiak legea urratzen duela behin eta berriro. Horren ikerketaren haritik tiraka, orain fiskaltzak... [+]


2022-01-31 | Zero Zabor
Kutsadura toxiko handia detektatu du ikerketa batek Espainia, Txekia eta Lituaniako hiru erraustegiren inguruan

Zero Waste Europe-k (ZWE) Espainia, Txekia eta Lituaniako hiru erraustegiri buruz argitaratu duen ikerketa berri batek egiaztatu du instalazio horien inguruetan kutsadura maila handia dagoela, eta hori arriskutsua litzateke ingurumenerako eta gertu bizi diren pertsonen... [+]


2021-12-23 | ARGIA
Jaurlaritzak Zumarragan erraustegi bat eraiki nahi duela salatu du ELAk

Zumarragan 2023 amaierarako eraiki nahi duten plastikoak tratatzeko plantan pirolisia erabiliko da olioa lortzeko (takoil), eta olio hori plastiko berria eta erregaiak egiteko erabiliko da. "Hondakin solidoak errez erregaia sortzen du, eta Europar Batasunaren beraren... [+]


Bergarako erraustegi proiektuaren erruz, 200 langileko kooperatiba bat herritik joan dela salatu du Udalak

Bergarako Udalaren webgunean irakur daiteke albistea izenburu honekin: 200 langileko kooperatiba batek Bergaratik joatea erabaki du Valogreene-k bertan ezarri nahi duelako hondakinen planta. "Paper-industriaren hondakinen tratamendurako planta Bergaran ezarri aurretik,... [+]


2021-11-24 | Leire Artola Arin
Bergarako erraustegi proiektuaren mahai-inguruak kezka handiagoa piztu du herritarrengan

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]


2021-11-04 | Zero Zabor
Bergaran elkarretaratzea deitu dute erraustegi asmoaren kontra

Ekologistak Martxan mugimenduak elkarretaratzea deitu du Bergaran azaroaren 4 iluntzerako, herri horretan paper fabriketako hondakinak gasifikazioz tratatzeko eraiki nahi duten plantaren kontra. Talde ekologista hori izan da Larramendi industrialdean eraiki nahi duten hondakin... [+]


Bergarako planta berria
Zuk diozu pirolisia, nik diot erraustegia

Bergaran paper lantegien hondakinak tratatzeko planta bat eraiki nahi dutela iragarri du Alacanteko Greene Waste to Energy S.L enpresak, Euskadiko Paperaren Klusterrak sustaturik.


Eguneraketa berriak daude