ARGIA.eus

2021eko urriaren 22a

Erraustegiek 2020etik aurrera ez dute Europako kohesio funtsetik laguntzarik jasoko

  • Europako Legebiltzarrean Eskualdeen Garapenerako batzordeak bozkatu du moztea Europar Batasunaren diru-laguntzak hondakinentzako zabortegi eta erraustegiei 2020tik aurrera. Parlamentariek argudiatu dutenez, honek baimenduko du diru gehiago erabili ahal izatea hondakinen prebentzio, berrerabiltze eta birziklatzeari laguntzeko, Europak 2035rako ekonomia zirkularra lortzeko ipinitako helburuak lortzeari begira.

Zero Zabor @zero_zabor
2019ko otsailaren 14a
Donostiako Rezola porlan-fabrika, Euskal Herriak hondakinak erretzen dituzten instalazioetako bat.

ZWE Zero Waste Europe aliantzak zabaldu du albistea. Erakundearen Garapen eta Politika koordinatzailea den Janek Vahk honela mintzatu da erabakiaz: "Aurrerapauso nabarmena da baliabideen erabilera eraginkorrago baten aldera; honek diruak aurrezten lagunduko die enpresei, agintari publikoei eta kontsumitzaileei, aldi berean lanpostuak ugarituz eta negutegi gasen isurketak murriztuz".

Hala ere, ZWEk bere kezka agertu du erabakiak salbuesten dituelako Europako periferietan zaborrak erretzen dituzten zenbait plantarentzako diru-laguntzak, salbuespena garesti atera dakiekeelako eskualde horietan lehendik ahulduta dauden ekonomiei eta beren birziklatze helburuak lortzea oztopatuko duelako: "Zer dela eta sustatu behar du Europak bere uharte horietan jarraizea teknologia zaharkituek, bitarte horretan gainerako Europan gainditutzat ematen baldin baditugu?".

Eskualdeen Garapenerako batzordeak onartua, orain Europako Legebiltzarrak berretsi beharko du. Zero Waste Europek dei egin die osoko bilkuran bozkatu beharko duten parlamentariei beren botoaz berretsi dezaten zabortegi eta erraustegiak Kohesio Funtsetik kanpo geratzea eta aipatu salbuespenak ezabatu ditzaten proposamenetik.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Errausketa

Errausketa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude