Erraustegiaren aurkako giza katea egingo dute igandean Donostian

  • Donostiako Onkologikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregia giza katez lotuko dute igandean, erraustegiaren aurka. “Errausketak gizakiaren osasunari dakarzkion kalteen irudi” izan nahi du egitasmoak, Errausketaren Aurkako Mugimenduak azaldu duenez. 5.000 lagun inguruk hartuko du esku protesta ekimenean.


2016ko maiatzaren 27an - 10:23
5.000 lagun inguruk hartuko du esku protesta ekimenean (Arg: Eguzki).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Erraustegia eta minbiziaren arteko lotura ikusarazi nahi du giza kateak. “Hondakinak erretzea minbizia kasuekin eta hilkortasuna handitzearekin lotzen dituzten datu zientifiko sendoak daude”, adierazi zuten ekimenaren aurkezpenean. “Ez dugu horregatik kolore ilunekin margotuko, osasunaren aldeko ekimena izango delako, eta osasuna, azken batean, alaitasuna ere badelako”, gaineratu zuten.

Hainbat herri mugimenduk, alderdik eta sindikatuk bat egin du ekimenarekin. Tartean daude ELA, LAB, ESK, EH Bildu, Irabazi, Ahal Dugu Euskadi, Greenpeace eta Eguzki.

Giza katea presente dago sare sozialetan:

 

 

 

 

 

 

 


Errausketarik ez kanalean gehiago
2020ko otsailaren 25
Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
"Zaldibarkoak ere erakutsi digu ezin dugula erraustegia onartu"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.