Erraustegia gelditzeko hitzordu ugari irailetik aurrera

  • Ikasturte erabakigarria datorkigu, hondakinen kudeaketaren gaiari dagokionean. Erraustegia eraikitzeko lanak aurrerabidean doaz. Proiektu honen sustatzaileen aurreikuspenak betetzen badira, datorren maiatzean eraikia eta proben fasean egon luteke. Hilabete berean ospatuko dira bestalde, udal eta foru hauteskundeak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 03an - 09:28

Giza katea Kontxan

Testuinguru honetan, erraustegia geratzeko lehen ekimenak deitu dira dagoeneko iraila eta urrirako. Hasteko, Donostiako estropaden bigarren jardunaldi egunerako, irailaren 9rako, urte luzez egin ohi duten moduan, giza katea deitu dute 11:30etan Kontxa hondartzan Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak eta Donostia Bizirik plataformak, “Osasuna bermatu, erraustegia geratu” aldarripean.

Iraultza Txikien Akanpada Zubietan eta erraustegira martxa

Lurralde Askea kolektiboak bestalde, Iraultza Txikien Kanpaldia deitu du Zubietan, irailaren 21etik 23ra. Egitarau zehatza iraila hasieran plazaratuko duten arren, dagoeneko zenbait xehetasun aurreratu dituzte. “Bestelako Euskal Herria amesten dugun herritar eta herri mugimenduen topalekua izango da”, iragarri dute. Bizipoza nagusi izango duena, ongi bizitzeko errepublikarantz pausoa emateko espazioa. “Bizitza erdigunean jarriko dugu: eremu antipatriarkala izango da, antikapitalista, komunitarioa, autoeratua eta autokritikoa, borrokalaria eta alaia”, iragarri dute antolatzaileek. 

Kanpaldia lau eremu nagusitan banatuko dela zehaztu dute. “Besteak beste, herri mugimendu eta eragile eraldatzaileei eragiten dieten gaiei buruzko eztabaida eta gogoeta egingo dute, baita herri boterea eraikitzen jarraitzeko estrategiak partekatu eta adostu ere. Horrez gain, Euskal Herriko eremu bakoitzean dagoeneko martxan dauden esperientzia komunitarioak ezagutuz bizitza burujabetza landuko dutela adierazi dute, igandean ekimen kolektibo handia egingo dutela nabarmenduz”.

Kanpaldia borobiltzeko, martxa antolatu da erraustegia eraikitzen ari diren eremura irailaren 23an, 16:00etan Zubietatik. 

Azkenik, “Alda dezagun sistema, ez klima!” aldarripean ekainaren 9an Parisen abiatu eta urriaren 6tan Baionan amaituko den “Tour Alternatiba” bizikleta martxa Donostiara helduko da urriaren 5ean. Erraustegia geratzeko hainbat ekimen deitu dira egun horretarako Gipuzkoako hiriburuan.

Erraustegia geratzeko datozen hitzorduak

Irailak 9, igandea 

11:30 Donostiako estropaden bigarren jardunaldi egunean, giza katea Alderdi Ederretik Kontxa hondartzara jaisteko tokitik abiatuta.

Irailak 21-23, ostiraletik igandera

Iraultza Txikien Kanpaldia Zubietan.

-Irailak 23, 16:00 Erraustegira martxa Zubietatik.

Urriak 5, ostirala

18:00 Ekainaren 9an Parisen abiatu eta urriaren 6an Baionan amaituko den “Tour Alternatiba” “Alda dezagun sistema, ez klima!” aldarripean egiten ari diren bizikleta martxa Donostiara helduko da. Besteak beste, erraustegiaren aurkako ekimenak, bizikleta martxa, ekitaldia… iragarri dira. Informazio gehiago: https://tour.alternatiba.eu

Artikulu hau Noauak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude