Errauste plantaren aurkako ekintza Zubietan

  • Usurbilgo Noaua aldizkariak jakitera eman duenez errauste plantaren aurkako ekintza egin dute herritar batzuek Zubietan. Errauste planta ezartzeko asmoa dagoen gunera igo eta "Errausketarik ez" dioen pankarta erraldoi bat zabaldu dute.


2015eko ekainaren 12an - 20:46
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Argazkiak, bideo bat eta ondoko hitzak bidali dituzte ekintzaileek Noaua aldizkarira:

“2015eko ekainaren 11a, Gipuzkoarron diputazioa berriz ere eskuz aldatzera doa, eta horrekin batera erraustegiaren mamua itzuli da. Politikarien asmoak ikusita, eta errauste planta berriz martxan jartzeko duten intentzioaren aurrean, herritarrez osatutako talde batek beraien haserrea plazaratu dugu. Herritarrok argi dugu guztiontzat, eta eta batez ere ingurukoentzat hain kaltegarria den erraustegia bigarren aldiz geldiaraziko dugula beharrezkoa bada. Garbi erakutsi da ez dela beharrezkoa. Herritarrok ez gaude prest gure osasunarekin jolasteko, ezta ingurumenarekin ere. Gure erabakia errespeta dezatela. Beharrezkoa ikusten dugu gizartea berriz aktibatzea eta proiektu honen aurrean hortzak erakustea. Herritarron borrokaz posible dela ikusi dugu. Sar dezatela erraustegia nahi duten lekutik”.


Gipuzkoako erraustegia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.