Erran.eus Nafarroako Mendialdeko atari digitala martxan jarri dute

  • Erran.eus, Nafarroako mendialdeko agerkari digitala aurkeztu dute. Xorroxin Irratiak eta Ttipi-Ttapak bat egin dute proiektuan informazio “osatuagoa” eskaini eta entzule eta irakurleak atari bakarrean biltzeko asmoarekin: “Hango eta hemengo informazioa bilduaz, eskualdearen erakusleihoa izateko jaio da erran.eus”, aipatu dute aurkezpenean.


2015eko apirilaren 16an - 12:24

Proiektua martxan jarri zutenetik aste batzuk pasa direnean, erran.eus-ek izan duen harrerarekin oso pozik daude: “Pozik gaude proiektuak orain artean izan duen harrerarekin, bisitari kopurua eta sortutako interesa handia izan baita”.

Hedabide izatetik komunikabide “sendo” bat izatera pasatu nahi dute. Hala adierazi du Eneritz Iraola Ttipi-Ttapako kideak: “Bi norabidetako elkartrukea ahalbidetu nahi dugu”. Horretarako, Komunitatea atala sortu dute, eskualdeko herritar eta taldeek proiektuan ahotsa izan dezaten. Foro libre eta irekia da, asteko 7 egunetan, 24 orduz martxan dagoena: “Bide honetik goaz, egunez egun,  geroz eta gehiagok egiten baitute Komunitateko kide izateko eskaera”.

Baztan-Bidasoaldeko arrotik abiatzen bada ere, egitasmoa Tokikom-ek saretu asmo duen herri komunikabideen arteko sarearen baitan Nafarroako Mendialdeko web gunea dela adierazi dute erran.eus-eko kideek: “Baliteke etorkizunean hedabide gehiagok ekimenarekin bat egitea”.

Xorroxin irratia zuzenean entzuteko aukera izateaz gain, Ttipi-Ttapak idazitako albisteak irakurtzeko parada izanen da, baita argazki eta bideoak ikusteako aukera ere.

Xorroxin Irratiak 1981etik emititzen du Baztan-Bidasoaldean eta Ttipi-Ttapa aldizkaria ere 1981ean sortu zen eta 1990ean eman zuen hamabostekari izateko urratsa. Euskal komunikabideen artean Interneterako saltoa eman zuen lehena ere izan zen, 1996an. Webgune berriak 2007az geroztik Ttipi-Ttaparen ale historikoak kontsultatzeko aukera ematen du ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


35 urteurrena emanaldi berezi batekin ospatuko du gaur Euskalerria Irratiak

1988ko azaroaren 7an egin zuen lehen emisioa Iruñerriko irratiak. Urteurrena aitzaki hartuta, Zentral aretoan “musika eta hitza” uztartuko dituen ekitaldi bat antolatu dute.


Eguneraketa berriak daude