ARGIA.eus

2020ko urriaren 25a

Eroskiren ekarpenen jabeek salaketa kolektibo gehiago jarri ditzakete

  • Adicae Banku, Kutxa eta Aseguruen Erabiltzaileen Elkarteak bilkura jendetsua egin zuen atzo Bilbon. Deiaren esanetan beste ehun lagun prest daude salaketa kolektiboaren bideari ekiteko. Eroskiren ekarpenen auzian epaileak BBVA zigortu du bezeroei dirua itzultzera.

ARGIA @argia
2014ko urtarrilaren 29a

40.000 pertsona inguruk kontratatu zituzten Eroski eta Fagorren finantza produktuak. Ekarpen horien jabeetako batzuk salaketa jarri zuten Adicaeren bidez eta BBVAk dirua itzuli behar diela agindu du Bilboko Merkataritza Auzitegiak. Erabaki horrek bezero gehiago mugiarazi du bide judiziala urratzera. Hala, atzo Bilbon egindako bilkuran, Adicaek azaldu zuen egunotan “telefonoa kolapsatuta” izan duela.

Ekarpenen jabeetako askok epaiaren osteko zalantzak argitzeko jo dute elkartearengana. Hauek dira horietako batzuk:

Interesak. Epaiak Eroski kooperatiba salbuetsi eta BBVA zigortu du bezeroei dirua itzultzera, baina hauek, urteotan jasotako interesak itzuli beharko dizkiote bankuari. Hala, ekarpenen jabe urte gehiagoz izan direnek –2004ko jaulkipenekoak, esaterako– kopuru handiagoa itzuli beharko diote bankuari. Aldiz, Kontsumobidek Eroskirekin eta bankuekin adostutako irtenbideak, zorraren %30 kitatzea lekarkioke bezeroari, baina ez lituzke interesak itzuli behar izango.

Ogasuna. Kobratutako interesengatik PFEZa ordaindu behar izan dute bezeroek. Zergen diru hori berreskuratu ahal izateko Ogasunari aitorpen osagarria aurkeztu beharko diote.

BBVAren helegitea. Honek sortzen du kezka nagusietako bat. BBVAk helegitea jarri eta auzia Espainiako Auzitegi Gorenera bideratuko balitz, hilabeteak eta agian urteak ere igaro daitezke ekarpenen jabeek dirua eskutan izan arte.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Eroski

Eroski kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude