Eroskik 36 hipermerkatu saldu dizkio Carrefourri 205 milioi eurogatik

  • Eroskik bere dendak "indartzeko" abian jarritako plan estrategikoaren barruko operazioa da, eta epe ertainera inpaktu “positiboa” izango du kooperatibaren errentagarritasunean, enpresak adierazi duenez.


2016ko otsailaren 29an - 12:25
Eroskik 36 hipermerkatu saldu dizkio Carrefourri 205 milioi eurogatik.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Carrefourrek 36 supermerkatuetako langileak mantenduko ditu, Eroskik jakinarazi duenez. Ohartarazi duenez, salmenta onartu behar du Espainiako Lehiakortasun eta Merkatuen Batzordeak (CNMC). 22 gasolindegi eta 8 merkataritza galeria ere salduko ditu kooperatibak.

Rosa Carabel Eroskiko Merkataritza Sareko zuzendariak jakinarazi duenez, operazio honekin amaitu dute kooperatibaren sarea indartzeko plan estrategikoak barnebiltzen dituen operazioak. Eroskik azaldu duenez, ondorengo urteetan denda eta frankizia gehiago irekiko ditu, eta bezeroekiko “gertutasuna” izango da denden oinarria. Helburua da Carrefourri saldutako denden inpaktu ekonomikoa neutralizatzea, salmenten %8,5 galtzea baitakar operazio horrek.

Salmenten ondoren, Eroski taldeak 53 hipermerkatu, 1.288 supermerkatu (467 frankizia) eta 19 cash&carry ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eroski
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.