Eromako Euskal Etxeak Viviana Tomassetti du orain lehendakari

  • Tomassetti feminista militantea da eta Associazione Culturale Euskara elkarteko koordinatzailea izan da azken urteotan, UPTER unibertsitateko Euskal Saileko zuzendaria zenbait urtetan eta LIBE online argitaletxearen sortzaileetarikoa.


2015eko martxoaren 13an - 07:53
Alex Mendizabal eta Viviana Tomassetti, italiar haurrek sortu eta grabaturiko euskal kantuen diskoa eskuan. Alex Mendizabal eta Viviana Tomassetti, italiar haurrek sortu eta grabaturiko euskal kantuen diskoa eskuan.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Associazione Culturale Euskara - Eromako Euskal Etxea elkartea sortzen aritu  eta 13 urtez bertako lehendakari izandako Alex Mendizabalek hauxe adierazi du martxoaren 11n, erreleboa ematerako orduan: "Jarraituko dut bazkide izaten eta ahal dudan moduan laguntzen  baina aldaketak behar direla uste dut. Astindu bat eta energia berriak. Parte-hartze zabalagoa".

Euskara Erroman: A.C.E. elkartetik EUSKARA.IT plataformara

A.C.E. elkartea 2002 urtean sortu zuten Marlene Merikaetxebarria, Paola Rosa, Wilfried Roell eta Alex Mendizabalek. Hauek dira orain arte Zuzendaritza Kontseilua osatu dutenak. Eusko Jaurlaritzak hasieratik onartu zuen A.C.E. Euskal Etxe bezala eta ondorioz aukera izan zuen elkarteak diru-laguntza publikoa eskatzeko. HABEren laguntzarekin euskara eskolak antolatzen hasi ziren eta Erroma hirian kultur programazioa osatzen. Mendizabalek adierazi duenez: "ACE ez da ordea kultur programazioa soilik. Italiatik bai Euskal Herritik guregana informazio eta laguntza bila jotzen duen hainbat jenderi ahal dugun neurri eta moduan laguntzen diogu. Hau da, Euskal Etxea da".

Urteotan A.C.E elkartearen inguruan EUSKARA.IT plataforma sortu da, eta bertan biltzen dira ondorengo proiektuak:

- Associazione Culturale Euskara - Eromako Euskal Etxea

www.euskara.it web orria

- Dipt Lingua e Cultura Basca dell'Università Popolare UPTER Unibertsitateko Euskal Saila

- LIBE online argitaletxea

- Programma Studi Baschi, Università ROMA3 Euskal Saila

Diru-laguntzek itota

Alex Mendizabalek salatu duenez, erakunde publikoen diru-laguntzak izugarri murriztu zaizkie azken urteotan, "eta bereziki Etxepare Institutuak axolagabeki eta ulertu ezinik, diru-laguntzaren 100% kendu dio unibertsitateko Euskal Sailari. Finantzabide berriak bilatzeari ekin behar diogu, publikoak zein pribatuak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal diaspora
AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Teresa Zavaleta 
"Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen"

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


Josu Garritz
"Diasporan egungo egunean bizi dira, arbasoen jatorri eta historiaz pixka bat ahaztuta"

Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]


Izaskun Barber de Carlos. Jaiotzez folklorikoa
“Guk bizi dugun bezala bizi dute nafartasuna Argentinan”

Euskal kulturaren transmisioarekin jarraitzeko, eta euskal nortasunaz hausnartzeko Argentinako nafar etxeetara bidaiatu dute Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko kideek, eta bizitakoa Nafar Haziak dokumentalean jaso dute. Bertan izan da Izaskun Barber de Carlos (Iruñea,... [+]


Steve Mendibe. 'Basque’ bezain euskaldun
"Amerikarra eta euskal herritarra naiz, baina, bihotzez, euskalduna"

Udatiarrak alde eginik da Ea. Bakean. Halaxe gustatzen zaio Steve Mendibe Aroztegiri, euskaraz bizi den herria, udakoek dakarten gaztelania arrotza gabe. Kalifornian jaioa, Boisen bizi, amerikarra bezainbat da euskalduna. Bi nazionalitateak ditu, bi erroldak... bihotz bat.


2023-07-21 | Euskal Irratiak
Euskal diasporako 37 gazte Euskal Herrian izan dira azken asteetan

Euskal jatorriko 37 gazte estatubatuar Euskal Herria ezagutzen eta euskara ikasten aritu dira uda hastapenean.

 


2022-02-21 | Euskal Irratiak
San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu

San Frantziskoko Euskal Etxeak 40 urte bete ditu asteburu huntan.


Pedro J. Oiarzabal de Cuadra: «Nor bere modura da euskaldun»
Identitatea. Nor gara gu, zer gara gu. Agustin eta Pedro Oiarzabal de Cuadra ikertzaileak peskizan hasi ziren 2002an, bata Bilbotik, bestea Nevadako Renotik (AEB). Galdera bat egin zuten, bakarra, eta sarean jarri edo euskaldunak ziren bazterretara helarazi. «Zer da euskaldun... [+]

Gloria Totoricaguena: "Euskal Herriko gehienek ez dute emigrazioa ulertzen"
Kemen handiko emakume adoretsua da Gloria Totoricaguena (Boise, 1961). William A. Douglass historikoak, lehenengo, eta Joseba Zulaikak, ondoren, betetako postuan da. Antropologoak haiek, zientzia politikoetan doktore, aldiz, Gloria Totoricaguena. Inondik ere, bide berri bila... [+]

São Paulotik gutuna

Brasildik jaso dut posta bat. Estebe Ormazabal Insausti beasaindarraren hitzak dira jaso ditugunak; ARGIAko harpideduna bera. Ez da txoko honetara ekarri dugun atzerrian bizi den lehen laguna. Pixkanaka ari gara biltzen Euskal Herritik kanpora dugun komunitatearen iritziak,... [+]


Argentinan, uda euskaraz
«Vení a la Argentina-hator hona» izeneko ekimenaren antolatzaile Iñaki Bilbaoren hitzetan, «azken urteetan Argentinako egoera ekonomikoak txarrera jo duenez, Euskal Herrira joateko aukerek ere behera egin dute, bidaiatzea askoz ere garestiagoa baita orain... [+]

Diasporaren oihartzunak prentsan
Rio de la Plata Argentina eta Uruguay artean itsasoratzen den ibaia da. Bertan daude bi herrialde horietako hiri nagusienak eta bertara joan ziren milaka euskaldun. Amerikako atea izan ziren Rio de la Platako portuak. Han sortu ziren lehenengo euskal etxeak eta lehenengo... [+]

2021-07-19
«Mr. Basque»ren liburuak
Idazlerik handienetako bat zuten Robert Laxalt Nevadan. Euskaldunen ahotsa izan zen estatuan eta EEBB denetan. Horrelaxe onartu zuten «Sweet Promised Land» (1957) argitaratu zenez gero. Liburuko lehenengo hitzetan asmatu izana azpimarratu ohi zuen beti idazleak: "Urte bete... [+]

IDAZTEN ZUEN EUSKALDUNA
Laxalt deiturak karga pisua du Nevadan. Robert Laxalt idazlea izan dugu, batetik, Nevadako idazlerik loriatuena. Turismo-afixetan ere bere irudia erabili izan dute. Bestetik, Paul Laxalt, politikaria, Nevadako gobernadore ohia, Ronald Reagan presidentearen eskuin esku, hezur eta... [+]

Eguneraketa berriak daude