Prekarietatearen aurkako ekimenak antolatu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko hiriburuetan

  • Ernaik datorren urriaren 11tik 13ra Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostian egingo duten Gaztebiraren egitaraua jakinarazi du. Bira hau prekarietatearen aurkako kanpaina izango da.


2018ko urriaren 03an - 13:11

Jarraian Gaztebira ekimenaren aurkezpena, Ernairen eskutik:

Gazteon bizitzak prekarietatez ezaugarritu dizkigute. Bizi baino biziraun beharrak. Enpleguari lotutako baldintza kaxkarrez haratago, ziurgabetasuna, heldulekurik eza, ezegonkortasuna eta segurtasun falta nagusitu dira gure bizitzako eremu guztietan. Lana, hezkuntza, etxebizitza, harreman sozialak, harreman afektibo-sexualak, denbora gabezia, osasuna, zaintza, parte hartze politikoa, etorkizunerako zerumugarik eza… prekarietateak gure bizitzak zeharkatu ditu. Ondorioz, emantzipatu eta bizi proiektu duin bat proiektatu eta eraikitzea ezinezkoa bihurtu da. Eta hau ez da trantsitorioa edota koiunturala.

Espainiar erregimena bere ohiko jarrera autoritarioan gogor mantentzen da. Eta datozen urteetako eskaintza inboluzionista, antidemokratiko, antisozial, autoritario eta errepresiboa izango dela ondoriozta dezakegu panorama politiko-instituzionalaren argitan. Guzti hori ezinezkoa litzateke, euzko-labeldun erregimenak “arduraren” aitzakiapean gure Herria interes kapitalista eta patriarkalen arabera saldu eta erosiko ez balu. Eskema argia da; elite ekonomiko eta enpresarialak agindu, Bruselak diktatu, estatu espainol eta frantsesak inposatu eta dependentziaren aitzakiapean hemengo agintariek aplikatu. Erregimenaren piramidea.

Gazteok baina, nazkatuta gaude eta ez gaude prest beste batzuek markatutako koordenadetan bizirauteko. Gure hautua argia da: era duinean lan, ikasi eta bizi nahi dugu. Bizitzaren sostengarritasuna eta zaintza erdigunean jartzeko apustua egiten dugu. Auzolana, burujabetza, lan autonomo eta sortzailea, kooperatibismoa, parekidetasuna, jasangarritasuna, demokratizazioa, Herria, bizipoza, euskara… ardatz, denon bizitzak erdigunean jarriko dituen eredua orain eta hemen eraikiko dugu. Euskal Herrian bizi nahi dugu.

Horretarako, sistema kapitalista patriarkalak inposatutako koordenadak hautsiz, urriaren 11, 12 eta 13an kaleak hartzeko deia egiten dugu. Gazte Birak Hego Euskal Herriko hiriburuak zeharkatuko ditu, Gasteiztik hasi eta Iruñean bukatuz Bilbo eta Donostiatik pasa ondoren. Hezkuntza sistema, enplegua eta etxebizitzaren bueltan pairatzen dugun problematika iraultzeko lehen planteamendu eta urratsak emango ditu.

Hiriburu bakoitzak ildo jakin bat landuko du, formakuntzarako eta aisialdirako aukerak eskainiz. Hezkuntza, etxebizitza, enplegua eta feminismoa izango dira hiriburu bakoitzean landuko diren gaiak; beti ere gazteok pairatzen dugun prekarietatea oinarri hartu eta sortutako dinamika edo alternatibak plazaratuz. Biran mahai inguru, tailer eta borroka tresna desberdinak praktikan jarriz, ekimen ezberdinekin aldarri jakinak plazaratuko ditugu. Hiru egunez prekarietate kronikoaren aurkako gazte aldarria zabaldu eta borrokarako espazioak eskainiko ditugu.

Hainbat eragilek ere hartuko dute parte Gazte Biran. Lekuan lekukoez gain, Mugimendu feminista, Hezkuntza komunitateko kideak, Eragin, EHUko ikerlariak, LAB, LuGaTiBe kolektiboa, Okupazio bulegoa, M8 plataforma… Sistemaren koordenadak hautsi eta hiriburuak edukiz beteko ditugu, koordenada berriak marraztu eta Euskal Herria zerumuga berri baterantz eramanez.

Bizi edo biziraun, ez dago beste aukerarik. Sistemaren koordenadetan biziraun edo bizitza erdigunean jarriz Euskal Herrian bizitzeko hautua egin. Bide okerretik garamatzate eta guk, kontrako norantza hartzeko hautua egina daukagu.

Gaur, Gasteiztik, dei egiten diogu Euskal Gazteriari sistemari hortzak ateraz, Euskal Herria eraikitzeko borrokara batzeko, Urriaren 11, 12 eta 13an Gazte Biran parte hartzera.

Euskal Herrian bizi nahi dugulako, gazteon oraina borrokan da!

URRIAK 11, GASTEIZ

17:30 Ekimena + kalejira (Hezkuntza Delegaritzara): Klasea(k) kalera! Har ditzagun ikasgelak, har ditzagun kaleak!

18:30 Hitzaldia gaztetxean: Hezkuntza prekarietateari aurre eginez (Iker de Luz (Ikasle Mugimenduko kide ohia), Amaia Andrieu (irakasle ohia), Oriol Sales (SEPC) eta Iratxe Letona (Ernai eta Ikasle Mugimendua))

20:30 Pintxo-potea gaztetxean

21:00 Kontzertua gaztetxean: Astarte + Desorden + DJ Zeta Morea

URRIAK 12, BILBO

11:00 Mahaingurua: Prekarietatearen aurkako hamaika aurpegi

(Milia Ortiz de Pinedo (Eragin), Eneko Ander Romero (EHUko ikerlaria), LAB, Iker Egiraun (Ernaiko kidea))

12:30 Martxa Konfebaskera: Ustelak kanpora! Gazteok Euskal Herrian BIZI!

URRIAK 12, DONOSTIA

17:30 Apainketa Alderdi Ederren.

18:00 Mahaingurua: Gazteon emantzipazioarako alternatibak (Oreretako Gazteon Etxebizitza Komunitarioa, Okupazio Mugimenduko kidea, Abaraska, Gasteizko Emantzipazio Sarea)

20:00 Pintxo-potea Ikatz kalean

URRIAK 13, IRUÑEA

10:00 Tailerra Txokogorrin (Antsoain): Sexu-disidentziak bizitzen (LuGaTiBe)

10:00 Solasaldia Antzaran (Mendillorri): Prekarietatea emakumeon bizitzetan. Nola bizi dugu? (Berta García Ibero (LABeko kidea), Lur Albizu Etxetxipia (Ernaiko kidea), Irati Majuelo Itoiz (M8 plataforma eta Bilgune Feminista, Marta Molinero Toprrea (moderatzailea))

13:00 Kontzentrazioa Nafarroako Auzitegian. Ez ezazue gure bizitzekin jokatu. Gazteon oraina borrokan da!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Eguneraketa berriak daude